HEZKIDETZA Misioa
Eskolapioen ikastetxeei gonbita egin zaie bai bertako parte-hartzaileekin, bai euren inguruan zein munduan berdintasunaren alde egiteko.
Horren adibide da Kongoko Errepublika Demokratikoko Kikonka herrixka, non ama-haurrentzako eskola batek lana eta familia uztartzeko aukera ematen baitien emakume horiei, baita nekazaritza-heziketa jasotzeko aukera ere. Horri esker, euren diru-sarrerak hobetzen dira eta ahalduntzen laguntzen die.
Elikia, Esengo eta Marine-k Hezkidetza Misiora gonbidatzen gaituzte. Parte hartu eta lortu hezkidetzaren diploma. Emakumeei hezkuntza eta diru-sarrerak jasotzeko aukera sistematikoki ukatzen dien mundu batean bizi garelako. NBEaren 2030rako Garapen Jasangarrirako Helburuetako 5.helburuak xedatzen du “Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea” Hartu parte Hezkidetza Misioan, hezkuntza-komunitateko kide guztiok geure inguruko neska eta emakumeen egoeraren inguruan hausnar dezagun eta guztiontzako onuragarria den berdintasuna defenda dezagun. Izan ere, Nazio Batuen hitzetan, «Genero berdintasuna ez da soilik oinarrizko giza eskubidea, baita mundu baketsu, oparo eta jasangarri bat eraikitzeko funtsezko oinarrietako bat ere».
Hezkidetza misioa aurrera ateratzeko hainbat jarduera dituzu, baita misioa amaitzen duzunerako Dorotearen zorion-txartel bat ere. (Misioaren azken gutuna.)
Berdintasuna irabazle (3-18 urte)
Salbatu nahi ez zuen printzesa (6-8 urte)
Purl. Zer nolako berdintasuna nahi dugu? (16 urtetik aurrera)
Abestiak eta abestiak daude (12-18 urte)
Neska batek bezala (10 urte aurrera)
Berdintasunaren inguruko eztabaida (12 urtetik aurrera)
Zer esan nahi du gizon izateak? (10 urtetik aurrera)