Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Kanpaina hobeto ezagutu

2023ko kanpainaren helburuak: “ahots bat, milioi bat aldaketa”

  1. Aurkezten diren Itaka-Escolapios sareak lagundutako 7 proiektuen lan hezitzaile, pastoral eta eraldatzailea ezagutzea eta sustatzea, guk ere euren eginkizunaren ardura hartzeko eta bideragarritasuna ahalbidetzen duen gastu arrunta estaltzen laguntzeko.
  2. Eskolapioen ikastetxeen izaera eraldatzailea nabarmendu, berrikusi eta sustatu, EDUCA eskainiz, gizarte-eraldaketarako hezkuntza-zentroen laguntza-sare eta konexio gisa.
  3. Proposatutako kanpaina aurrera eramateko ekarpena egiten duten zentro guztiek zentro eskolapioago eta eraldatzaileago izateko aurrera pausoak ematen laguntzea, denontzako bizitza duin bat eraikitzeko xedearekin belaunaldi gazteak entzutera gonbidatzen duen Hezkuntza Itun Globalaren proposamenaren ildotik.

Sakatu hemen bideoko testurako.

 

“Ahots bat, milioi aldaketa” kanpainaren xede solidarioa

laguntzen du. Zehazki, azken urteotan elkartasun kanpainetan kolaboratu duzuenok, hezkuntzaz, pastoralki eta diruz lagundu duzue eskolapioen hainbat lan eta proiektu urrun dauden herrialdeetan: Brasil, Bolivia, Kamerun, Espainia, Gabon, India, Indonesia, Mexiko, Mozambike, RD Kongo, Senegal eta Venezuela.

Urte honetan zehar, “Ahots bat, milioi bat aldaketa” kanpainarekin bildutako dohaintza guztiek Hezkuntza Ez-Formal Eskolapioen hainbat lan sustatzeko bideratuko dira, Itaka-Escolapios eskolarentzat zein Ordenarentzat, egungo lehentasun handietako bat. Hau da, zure laguntzarekin, misio-eskolapioaren iraunkortasunaren alde egingo duzu, mundu justuago eta gizatiarrago baten bila gizarte aldaketa lortzeko hezten jarrai dezagun.

Horrez gain, Calasanz eskolak proposatzen dituen misio ezberdinen bitartez, hezkuntza ez-formalaren alorrean lan egiten duten Itaka-Eskolapioen ekintza eta proiektu batzuetara hurbildu eta hobeto ezagutu ahal izango ditugu. Gizartea eraldatzen ahalegintzen diren eta sarearen bidez elkarren artean erlazionatzen diren proiektu eskolapioak

Bakea misioarekin, gerra gatazkaren ondorioz lekualdatutako pertsonen harrera Kamerungo eremu frankofonoan, eta Barquisimetoko (Venezuela) gizarteratze proiektuetan boluntario lanetan ibili direnen esperientziak aurkezten dira.

Konektatu misioaren bitartez, Indonesia/India, Senegal eta Boliviako eskolapioen barnetegien eguneroko bizitzara, euren errutina, lan eta hezkuntza proposamenera hurbilduko gara.

Adierazi misioarekin, Espainian  garatzen ditugun migratzaileentzako harrera eta alfabetatze programetan helduekin lan egitearen garrantzia sakonduko da.

 

Proiektu hauek hobeto ezagutu proposatutako lanaren bitartez eta haien fitxak aztertuz.

  1. Fitxa: Kamerungo errefuxiatuen harrera (Bakea)
  2. Fitxa: Boluntariotza Venezuela (BAKEA)
  3. Fitxa: Senegal barnetegia (KONEKTATU)
  4. Fitxa: Atambua barnetegia (KONEKTATU)
  5. Fitxa: Kokapata barnetegia (KONEKTATU)
  6. Fitxa: Migratzaileen harrera Emausen (ADIERAZI)