Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Lan-metodologia

Ongi etorri kanpaina solidario berri batera.

Oraingo honetan, urtero bezala, lan egiteko modu ezberdinetara egokitzen saiatzen den kanpaina bat proposatzen dugu, eskolapioaren misioa sustatzen dugun lau kontinenteetako lan, proiektu eta presentzia bakoitzean bere garapena errazteko.

Iaz bezala, elkarren artean hiru misio ezberdinen bidez abentura bat proposatzen dugu. Horrela, pixkanaka-pixkanaka horietako bakoitza gaindituz, ikasleek jada tradizionala den gure tripulazioko zereginarekin bat egingo dute.

Planteamendu honekin, kanpaina proiektu akademiko baten barruan landu eta gure ikasleen egunerokoan txerta dezakegu, edo misio bakoitza modu independentean landu dezakegu kurtsoan zehar. Hori bai, eginkizun baten eta bestearen arteko jarraitutasuna markatzera gonbidatzen zaituztegu, ikasleak kanpainaren izaera globalaz eta haien arteko harremanaz jabetu daitezen.

Aurten, garrantzi berezia eman nahi diogu Frantzisko Aita Santuak Hezkuntza Itun Globala eraikitzeko proposamenean proposatzen digun erronketako bati: haur eta gazteen ahotsa entzutea. Ordenaren urteko leloarekin (ZURE AHOTSA) estuki lotuta dagoen erronka, eta txikienak eta haien ikuspegia erdigunean jartzea bezalako lan eskolapioa. Haien beharrak, kexak eta gizarte osoarentzat beharrezko aldaketa baten parte izateko nahia entzun behar dira.

Horretarako beharrezkoa izango da gure geletan, taldeetan eta abarretan, ingurune hurbilena sentitu, irudikatu eta aldatzeko gaitasuna lantzea. Horrela, aldaketaren protagonista izan daitezkeela (eta beharko luketela) jabetzen lagunduko diegu, isildu diren pertsonen edo arrazoi ezberdinengatik entzuten ez direnenen ahotsa eta oihua izan daitezkeela, hain zuzen.

Ekintza solidario hauekin guztiekin, gure presentziatik kilometro askotara kokatutako lekuetan misio eskolapioari laguntzeko zeregin bikoitzaz arduratzen jarraitzen dugu, eta aldi berean, gure lanak ingurune hurbileneko zentro eraldatzaile gisa hazten jarrai dezaten lan egiten dugu, sarean lan eginez EDUCA-ren bitartez. Eta horregatik, misio bakoitzean Itaka-Escolapios-en partekatutako proiekturen bat aurkeztuko da, gure errealitatean jardutera bultza gaitzaketenak.

Gainera, jarduera gehienetan (inplizituki) aurretik erabilitako Sentitu-Imajinatu-Aldatu eskema jarraituko da, jarduteko modu hori barneratu eta gure ingurunean praktikan jartzeko beharra ezagutu dadin.

Eta, azkenik, gogorarazi nahi dizuegu arrakastaren gakoetako bat misio bakoitzaren hasiera ahalik eta gehien girotzea dela. Horretarako, jarduera hauek egin ditzakezue: antzerki txiki bat prestatu, eskola girotu, geletara bisita bat Calasanzen eod tripulazioko lagunen eskutik misioak azaltzeko, Calasanzek ikasleei bidalitako gutun bat laguntza eskatuz, etab.  Eta ez ahaztu baliabide partekatuez! Bideoak, kanpainaren abestia eta kartelak oso baliagarriak izan daitezke.

Oso lagungarria izango litzateke  hemen proposatzen direnetatik desberdinak diren jarduera propioak egiten badituzula, partekatzea, beste zentro batzuetan egin ahal izateko eta horrela gure sarea hazi dadin. Bidali zure ekarpenak eta/edo iruzkinak educa@itakaescolapios.org helbidera.

Eutsi goiari eta eskerrik asko parte-hartzaileei abentura honetan laguntza emateagatik!