Zer esan nahi du gizon izateak?
Data: 2021(e)ko Urriak 22
Arloak:
Hezkidetza
Adina:
- 12-14
- 14-16
- 16-18
- +18
Helburuak :
Berdintasunaren ideian sakontzea, gizonezkoen eta emakumezkoen ereduen eta gazteek euren nortasuna eraikitzeko ispilu gisa ikus ditzaketen estereotipoen baliozkotasuna kontrastatuz.
Autor: Guía Didáctica para la coeducación y la prevención de la Violencia de Género en Educación Secundaria del equipo ÁGORA para el ayuntamiento de Camargo.
Valoración:
Bigarren Hezkuntzan hezkidetzarako eta genero indarkeriaren prebentziorako ÁGORA taldeak Camargo-ko Udalarentzat egindako gida didaktikotik ateratakoa.
Jarduera hau "Neska batek bezala" jardueraren aurretik edo ondoren egitea proposatzen dugu
Ikasleek telebistako bi iragarki ikusiko dituzte. Alde batetik, "BLAZE Gizon izatea" iragarkia, maskulinitate hegemoniko eta estereotipatuagoaren profilarekin bat datozen gizonen irudiak erakusten dizkiguna. Eta bestetik, "Gillette izan zaitezkeen gizonik onena".
BLAZE - HAY QUE SER MUY HOMBRE...
GILLETE-REN “EL MEJOR HOMBRE QUE PODRÍA SER” IRAGARKIA:
Binaka, ikasleek galdera hauei erantzungo diete:
Zein hartzaileri dago zuzenduta iragarki bakoitza?
Zein mezu helarazi nahi duela uste duzu lehen iragarkiak?
Eta bigarrenak?
Gizonen zein ezaugarri nabarmenduko zenituzke iragarki bakoitzean?
Ba al dago atentzioa ematen dizun zerbait?
Zure ustez, nolako gizonak dira miretsienak?
Uste duzu bortitza ez izateak horren gizon ez izatea esan nahi duela?
Ideiak partekatzea eta eztabaida:
Bi bideoak aztertu ondoren, benetan gizona izatea zer den eta gizon izateko modurik egokiena zein dela uste duten eztabaidatuko dugu. Halaber, gizon izatearen ezaugarri garrantzitsuak deskribatzeko gonbita egingo diegu.
Jardueraren ondoko hausnarketa: ikasitako ereduak aldatzearen garrantzia eta izaera osasuntsuago eta berdinzaleagoak proposatzea.
Hemen duzu “Neska batek bezala” jarduera, aurrekoaren helburu berdinak dituena eta osagarri gisa erabil daitekeena. Izan ere, gai beraren bi alderdiak lantzeko aukera ematen du. Ikasleek "Like a Girl" film laburra ikusiko dute. Bertan, hainbat neska-mutil erakusten zaizkigu, hainbat ekintza (korrika egitea, borrokatzea, zerbait botatzea, etab.) neskek bezala egitea eskatzen zaienak. Bideoan ikus daiteke jende helduagoak tradizionalki feminitateari lotutako portaera estereotipatuak dituztela; batzuek irain gisa ere ikuste dute (“neska batek bezala” egitea ona den galderari askok erantzuten diote umiliazioaren antzekoa dela); hala ere, gazteenek ez dute iruditegi hori edo, behintzat, nahasiagoa da.
Galderak erantzungo ditugu:
Zer egiten dute adinekoek?
Eta gazteenek?
Zerbait neska batek bezala egitea ona dela uste duzu?
Iraingarria edo umiliagarria den zerbait erreparatu duzu?
Inoiz entzun edo bizi izan al duzu horrelako egoerarik?
Neskek eta emakumeek gaitasun bera dute korrika egiteko?
JARDUERAREN ONDOKO HAUSNARKETA: Mutilen eta nesken arteko desberdintasunak ikustaraztea: gure errealitate sozialean ikasitakoaren ondorioz gertatzen dira, baina ez neska edo mutil izateagatik. Ez dugu pentsatu behar zerbait «neska batek bezala» egitea txarra denik.
Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da:
