Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Zure eskubideak, nire eskubideak

Data: 2023(e)ko Azaroak 18

Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Bazterkeriaren aurkako borroka

Adina:

  • 8-10

Helburuak :
Hezkuntzarako, jolaserako, gizarteratzeko, abusu eta diskriminazioaren aurkako babesaren eskubidearen garrantzia indartzea. Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

IAN-en bideoa (DISNEY, 2018): https://www.youtube.com/watch?v=PA3ggpuQXe4

Gogoeta egiteko galderak:

  • Zer ikusi dugu irudietan?
  • Pertsonaia batzuekin identifikatuta sentitzen al gara?
  • Jolastu nahi izan eta ez balizute utziko. Parte izan nahi eta ezingo bazenu. Desberdin sentiarazten bazintuzte, zer egingo zenuke?

Errealitate hauek ikusi ondoren, besteen beharrei adi egoteko betebeharra dugu, solidarioak izatekoa. Munduan bazterketa-errealitate indartsu bat dago: umezurtz edo gaixo dauden haurrak daude, abandonatuta edo aurrera egiteko aukerarik gabe. Erruki-lanak egiteko ordua da.

1. Saioa Errealitatean murgiltzea

  • Bizi garen ingurunean gizarte-bazterkeriako egoerak identifikatzeko eskatuko diegu.
  • Hurbileko erakundeak identifikatzea, haur eta gazteei hezkuntza formal eta ez-formalarekin laguntzeaz arduratzen direnak.

Itaka Escolapios Fundazioaren gizarte-proiektuak

  • Eskola Laguntza (Trastévere)
  • Kuba ikasketa zentroak
2. Saioa
  • Lehen topaketan identifikatutako pertsonen komunitatera bisita egitea eta elkarrizketak egitea.
  • Zure inguruko parrokietan edo jende asko biltzen den tokietako iragarki-taulan egunkari inprimatu eta digital bat egitea, non gure inguruko umeen errealitatea erakutsiko den, ukatzen zaizkien eskubideak azalduz eta  hobetzeko ideiak aurkeztuz.

Begiraleek pertsonei elkarrizketatzen laguntzeko  moduak bilatu behar dituzte lehen proposamenerako; bigarrenerako, egunkaria egiteko materialak eta baliabideak bilatu beharko dituzte.

  

3. Saioa Gogoeta
  • Haurrekin, aurreko saioetan sentitu eta bizitu dutenaren inguruan hitz egitea.

Testua irakurri: Juan 13, 34

    • Zertara gonbidatzen nau testuak?
    • Konturatzen al naiz zenbat pertsonak behar dituzten nitaz?

Jesusek hurkoarekiko maitasun izugarria zuen,

Inguruan identifikatutako pertsona horiei laguntzeko proposamenak sortzea.

 

4.Saioa Esperimentazio aktiboa.

Aurreko topaketan proposatutako jarduera batzuk praktikan jartzea.

 

5. Saioa Konpromisoa

Begiraleek pertsonei elkarrizketatzen laguntzeko  moduak bilatu behar dituzte. Taldeak dituen baliabideei egokitutako jarduerak aurrera eraman eta identifikatutako pertsona horiei  laguntzeko egindako proposamenak aktibo mantenduz.

 

FICHA DI CSE AKAR CI23-24

FICHA DI GUANABACOA CI23-24


Arduera hau 2023-24 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da.