Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Jarduera solidario multzoa

Data: 2021(e)ko Azaroak 02

Arloak:
Bazterkeriaren aurkako borroka

Adina:

  • 3-5
  • 6-8
  • 8-10
  • 10-12
  • 12-14
  • 14-16
  • 16-18
  • +18

Helburuak :

  • Dirua biltzeko elkartasun-jarduerak eskaintzea. 
  • Geure elkartasun-eredua eta sareko lana azaltzea 
 

Valoración:

(1 votos, promedio:
Loading...

Eskolapioen elkartasun kanpainen helburu nagusietako bat da Itaka-Eskolapioen proiektu guztiak, edonon egonda ere, geure proiektutzat hartzea eta eurekiko ardura dugula sentitzea. Helburu horren bidez katolikotasuna, unibertsaltasuna, eskolapioen sarea eta Itaka-Eskolapioen sarea lantzen ditugu. 

Gure misioa Eskolapioen misioa dela esatea oso adierazpen mugatua da, ezin baita sentimendu batera mugatu; besteak beste, ekintza solidarioetan, boluntariotzetan eta baliabide ekonomikoak partekatzeko nahian ere islatu behar da. Izan ere, zerbait axola bazait eta horrekin identifikatzen banaiz, horrekiko erabateko konpromisoa hartuko dut. 

Dirua biltzeko hainbat ekintza solidario eskaintzen dizkizugu, zuk egin ditzazun edo zeureak sortzeko ideiak eman diezazkizuten. 

Gure lana ezagutzera eman, jendea sentsibilizatu eta abar egin behar ditugu, baina baita AHALIK ETA DIRU GEHIEN BILDU ere, Itaka-Eskolapioek babesten dituzten hogeita bederatzi zentroek gu eta gainerakoak eraldatzen jarraitu ahal izateko. 

Dirua biltzeko ekintzak aukeratzeko irizpideak: 

    • Ekintzek ezin dute joan Itaka-Eskolapioek defendatzen ditugun balioen aurka: kulturartekotasuna, hezkidetza, garapen jasangarria, hezkuntza, bakea, indarkeria eza, inklusio soziala eta globalaren eta tokikoaren arteko lotura. 
    • Ekintzetan ezin da gastatu lortutakoa baino diru gehiago. 
    • Saiatu behar dugu ekintza solidarioak antolatzen eta horietan parte hartzen ahalik eta jende gehien aritzea, gazteak batez ere. 
    • «Aldatzen ari diren ikastetxeak, aldatu zure ikastetxea» kanpainaren barruan dirua biltzeko egin daitezken ekimenen zerrenda: 

Ekarpen ekonomikoak egitea trukean ezer espero gabe: hori da gehien balio duena 

  1. Geure soldaten, ordainsarien, osteen hamarrena partekatzea trukean ezer espero gabe. Asko dira euren diru-sarreren zati handi bat edo guztiak Eskolapioen Misioa mantentzera bideratzen dituzten fededun eta laikoak.
  2. Gelan itsulapiko edo postontzi bat jartzea ikasleek ekarpen ekonomikoak egiteko.
  3. Familiei kanpaina diruz laguntzeko eskatzea gutun, mezu elektroniko edo sare sozialen bidez. Kontu zenbaki bat eman ahal zaie dirua transferitzeko. Bestela, Eskolapioen ikastetxean ere egin dezakete euren ekarpen ekonomikoa.
  4. Parrokiako eukaristian eta Eskolapioen kristau-komunitatean dirua biltzea... 
  5. Eta burura dakizkizuenak... 
Kanpaina diruz laguntzea trukean nolabait ordainduz 
  1. Egutegiak saltzea: egutegiek gozokiren bat edo kanpainari buruzko informazioa eduki dezakete. 

 

2. Gel hidroalkoholikoak saltzea pandemiaren hedapena arintzeko. 

3. Elikagaien salmenta 

4. Elkartasun lasterketak ordainketa eta aldez aurreko izen-ematearekin.

5. Dantza, kantu edo musikalen jaialdiak, dohaintza moduko sarrerekin. 

6. Ikasleek eskulanak egitea eta salerostea. 

7. Itaka-Eskolapioen balioekin bat datozen sariak dituzten errifak saltzea. 

8. Filmak proiektatzea, dohaintza moduko sarrerekin. 

9. Elkartasun-merkatua: bigarren eskuko objektuen salmenta. 

10. Ikasle zaharrenek jolasak antolatzea eta parte hartzeagatik zerbait ordaindu behar izatea. 

11. Kirol txapelketak, aldez aurreko izen-emate eta ordainketarekin. 

12. Elkartasun martxa, parte hartzeagatik eta km bakoitzagatik ordainduta.

13. Bazkari-topaketa herrikoia, aldez aurreko izen-emate eta ordainketarekin.

14. Etxez etxe dohaintzak jasotzea, Calasanz mugimenduaren eskutik.

15. Kanpaina tokiko hedabideetan zabaltzea eta hartzaileei dohaintzak egiteko leku eta zenbaki bat ematea.

16. Eta burura dakizkizuenak... 

 
Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: