Bakearen alde oihu egin dezagun: “Bihotzak batuko dituzten oihuak!”
Data: 2024(e)ko Urtarrilak 08
Arloak:
Bakea
Adina:
- 12-14
Helburuak :
- Israelen eta Palestinaren arteko gatazkari buruzko hausnarketa sakona sustatzea, bakea sortzen duten baloreen garrantzia azpimarratuz.
- Sormena eta elkarlana bultzatzea, bakea oinarrizko balore gisa sustatuko duten oihu eta koreografiak
Valoración:
Iraupena: 100 minutu - 50 minutuko bi saio
Beharrezko materialak: musika, interneterako konexioa, proiektorea
1.Otoitza
Goizero bezala, eguna otoitz txiki batekin hasiko dugu. Hau dinamizatzen duen irakasleak, bakearen aldeko eta indarkeriaren kontrako eguna edo astea ospatzen dugula gogoraraziko die ikasleei. Momentu honetan munduak errespetu, bake eta elkartasunean oinarritutako gizartea behar du eta horretarako lan handia dugu aurretik. Otoitz hau, bereziki Israel eta Palestinaren arteko adiskidetze eta itxaropen oihu izatea nahi dugu.
Taldea bi zatitan banatu genezake, talde-erdi bakoitzak otoitzaren zati bat irakurtzeko:
Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Zugana gatoz Jauna, gatazka eta sufrimendu une hauetan, liskarrez beteriko lurraldeetan zure bakearen beharraren alde oihuka.
Eskatzen dizugu, Aita errukiorra, zure argia bidal dezazun gatazketan murgilduta daudenen bihotzetara, eta indarra eman elkar ulertzeko bideak bilatzeko. Zure maitasunaren indarraren handitasunak liskarrak itzal ditzan, enpatia loratzen hasteko aukera emanez.
Indartu indarkeria eta galeraren pisu gupidagabea jasan dutenak. Zure maitasunak beraien bizitzak berreraikitzeko itxaropena emanez eta bakea amets bat ez ezik, errealitate ukigarri eta iraunkorra den etorkizunean fedea emanez.
Jainko errukiorra, gidatu buruzagiak eta konponbide baketsuen bilaketan parte hartzen duten guztiak, adiskidetasun eta bizikidetza batera bideratuko dituzten bideak sor ditzaten.
Jauna, nahi dugun bakea ez da gatazkarik eza bakarrik, baizik eta justiziaren presentzia aktiboa, duintasuna eta anai-arreben arteko elkarrekiko errespetua. Izan gaitezen zure argiaren eramaile mundu zauritu honetan, itxaropen eta maitasun haziak ereiten elkartasunezko eta errukizko keinu bakoitzean.
Zugan dugun fedeak, Bake Jainkoak, bultzatu gaitzala aldaketaren eragile izatera, nekaezin lan egitera benetako bakea nagusi den mundu baten alde, non pertsona bakoitza bere gizatasunak balioetsi eta errespetatuko duen.
GUZTIAK:Zure maitasun amaiezina, bereziki, bakean bizi nahi duten Israel eta Palestinako herrialdeetan senti dezaten. Amen
2.Elkarrekin hausnartzen
Otoitzaren aurretik edo ondoren, laburki Israelen eta Palestinaren arteko gatazka aurkezteko bideoa proiektatu daiteke ," Israelgo eta Palestinako gatazka" bideoa proiekta dezakezu .Ondoren hausnarketarako galdera batzuk proposatzen dira:
- - Zer egin dezakegu Israel eta Palestina bezalako tokietan gertatzen dena hobeto ulertzeko?
- - Nola lagundu dezakegu bakea sustatzen gure inguruan? ikasgelan, eskolan, nire herrian…?
- - Zeintzuk dira balore garrantzitsuenak bakea eta bizikidetza lortzeko? batez ere pertsonen artean pentsamendu-desberdintasunak daudenean?
Erantzunak denon artean partekatzen ditugu
3.Sormen proposamena
Lehen saioaren amaieran, talde handian egindako hausnarketen ondoren honako hau planteatuko zaie:
Gerra eta gatazkak errealitate tristeak dira, eta, beraz, mundua animatzea izango da gure helburua. Gure bihotzak batzen dituzten dantza eta porrekin* bakearen alde oihu eginez.
Ikasleak 5-8ko taldeetan banatu eta koreografia erraz bat egiteko abesti bat aukeratuko dute. Dantza motz hau egin eta bukatzeko, bakearen alde idatzitako porra abestu edo oihukatuko dute elkarrekin.
Talde bakoitzaren aurkezpena gehienez minutu batekoa izango da.
Aurkezpen hau aberasteko, ikasleek banderinak, ponpoiak edo beste gehigarriren bat izan dezakete.
Bigarren saioaren hasieran:
Prestatzeko eta probaren bat egiteko denbora emango zaie.
Taldeen aurkezpenak egiten dira.
Posible izango balitz, aurkezpenak grabatu eta partekatu daitezke
---------------
*Porrak: Kiroletako zaleek talde baten babesa adierazteko sortu eta oihukatzen dituzten kantu, errima, esaldia eta dantzak. Kasu honetan bakea izango da animatuko dugun taldea.
Jarduera hau 2024ko Bake Kanpainaren testuinguruan proposatzen da