{"id":9077,"date":"2025-12-05T11:12:50","date_gmt":"2025-12-05T10:12:50","guid":{"rendered":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/?page_id=9077"},"modified":"2026-02-18T19:10:26","modified_gmt":"2026-02-18T18:10:26","slug":"metodologia-de-la-campana","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/eu\/campanas\/2025-2026-25-anos-extendiendo-raices\/metodologia-de-la-campana","title":{"rendered":"Metodologia"},"content":{"rendered":"<p><strong>METODOLOGIA:\u00a0 ELKARREKIN ERALDATZEKO BIDEA<\/strong><\/p>\n<p>Ospatzeko garaia da! Itaka-Escolapiosen 25. urteurrenean, gure hezkuntza proposamena txoko guztietara iristea nahi dugu. <strong>\u201c25 urte sustraiak zabaltzen\u201d<\/strong> kanpaina ez da jarduera islatu bat, bai horixe! Indarrak batzeko ibilbide oso bat baizik: ikasgeletatik hasi (zerbitzurako ikaskuntzarekin) eta aisialdiko taldeetaraino iritsiz (Calasanz kideak), baita helduak ere.<\/p>\n<p>Ondorengo lerroetan ikasturte honetan izango dugun plana azalduko dizuegu:<\/p>\n<h3>1<strong>. ESKOLAN: LAGUNTZEAREKIN IKASTEN DUGU (IeZ)<\/strong><\/h3>\n<p>Ideia erraza da: ikasgelan ikasten duguna gure errealarekin konektatzea. Adin bakoitzak bere eginkizuna izango du bere inguruan laguntzeko, ikasten duen bitartean.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Haur Hezkuntza (3-5 urte): \u201cMundua elikatzen\u201d. <\/strong> Goazen osasuntsu jatera! Ohitura osasungarriak landuko ditugu hemen. Haurrek Kamerunen eta Venezuelan ditugun jangelak ezagutuko dituzte, eta \u201cenbaxadore txiki\u201d bihurtuko dira. Eta zein izango da amaiera handia? Ekitaldi bat antolatuko dute beren familiei modu justu eta solidarioan jaten ikasteko.<img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\" wp-image-9176 alignright\" src=\"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Dorotea-bailando-219x300.jpg\" alt=\"\" width=\"374\" height=\"513\" srcset=\"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Dorotea-bailando-219x300.jpg 219w, https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Dorotea-bailando-250x343.jpg 250w, https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Dorotea-bailando.jpg 747w\" sizes=\"(max-width: 374px) 100vw, 374px\" \/><\/li>\n<li><strong>Lehen Hezkuntzako 1. zikloa (6-8 urte): \u201cNire etxea, zure etxea\u201d. <\/strong> Hemen harreraz hitz egitea tokatzen da. Familien aniztasuna eta migrazioa landuko ditugu, gure harrera etxeen sarearekin lotuz. Haurrek ipuinak eta materialak sortuko dituzte aurreiritziak hausteko eta guztiak etxean bezala sentiarazteko.<\/li>\n<li><strong>Lehen Hezkuntzako 2.zikloa (8-10 urte): \u201cIkastetxeen arteko anaitasuna\u201d. \u00a0<\/strong> Lagunak egingo ditugu munduaren beste aldean! Hezkuntzarako eskubidea landuko dugu, beste kontinenteetako eskolapioekin benetan konektatuz. Gutunak, bideo-deiak eta baita joko-liburu partekatu bat ere, munduan bestaldean egonda ere, gure ikaskide direla sentituz.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Lehen Hezkuntzako 3.zikloa (10-12 urte): \u201cAteak irekiko dituzten hitzak\u201d.<\/strong> Hezkuntza funtsezkoa da. Ikasleek tresna guztiz erabilgarriak diseinatuko dituzte \u2013 hala nola oinarrizko hiztegiak edo piktogramak \u2013 alfabetatze programei laguntzeko eta auzoko migratzaileak integratuta senti daitezen errazteko.<\/li>\n<li><strong>DBH (12-15 urte): \u201cEtorkizuna eraikiz\u201d.<\/strong> Influencer jatorrak izatea tokatzen zaizue! Gazteak komunikazio agentzia gisa jardungo dute: Zaurgarritasuna zergatik ematen den aztertuko dute, eta sare sozialetan kanpaina profesionalak abiaraziko dituzte, gure gizarte eta hezkuntza zentroei laguntzeko.<\/li>\n<li><strong>Batxilergoa (15-18 urte): \u201cAldaketa eragileak\u201d. <\/strong>Boluntariotza boterea da. Gizarte mugimenduek historia nola aldatzen duten ikertuko dugu, eta jende gehiago boluntario izatera animatzeko estrategiak diseinatuko ditugu. Lidergotza martxan!<\/li>\n<\/ul>\n<h3>2.\u00a0 CALASANZ KIDEAK taldean<\/h3>\n<p>Eta pastoraltzako taldeentzat, \u201cZure sustraia\u201d lelopean, dinamika ezberdinak aurkeztuko ditugu nortzuk garen eta gure zerbitzatzeko gogoa sakontzeko.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>3-5 urte: \u201cJesus da Zure Sustraia\u201d. <\/strong> \u201cAdiskidetasunaren Zuhaitza\u201d rekin, txikienek ikusiko dute Jesus dela indarra ematen digun sustrai hori, eta gure maitasun keinuak fruituak direla.<\/li>\n<li><strong>6-8 urte: \u201cMisioaren mapa\u201d. <\/strong> Esploratzera! Mapan gure \u201czerbitzu aztarna\u201d bilatuko dugu, eta ikusiko dugu gure ekintza txikiek mundu osoko eskolapioen etxeekin nola konektatzen duten.<\/li>\n<li><strong>8-10 urte: \u201cCalasanzen iparrorratza\u201d. <\/strong> Bilaketa-jolas dibertigarria. Misio hau Jesusengan hasten den abentura bat dela konturatuko gara, eta bidean zehar, besteei laguntzen die, gure 25 urteko historia zeharkatuz.<\/li>\n<li><strong>10-12 urte: \u201cSarean josiz\u201d.<\/strong> Koloreetako hariak erabiliko ditugu fedea eta kultura (Piedad y Letras) nola elkartzen diren ikusteko. Sare erraldoi bat osatuko dugu denon artean, elkarrekin indartsuagoak garela ikusteko!<\/li>\n<li><strong>12-15 urte: \u201cSismografo soziala\u201d. <\/strong> Sismografo batek lurrikarak detektatzen dituen bezala, guk bidegabekeriak detektatuko ditugu. Ikusiko dugu nola gure baloreek laguntzen diguten indarrez eta konpromisoz erantzuten.<\/li>\n<li><strong>15-18 urte: \u201cBokazioaren arkitektoa\u201d <\/strong>Ispiluari begiratzeko unea. Azterketa pertsonal batekin (FODA), gure etorkizunean eta Itaka-Escolapios-el gure bizi proiektuaren parte nola izan daitekeen pentsatuko dugu.<\/li>\n<\/ul>\n<h3>3. ETA HELDUENTZAKO&#8230;<\/h3>\n<p>25 urte betetzen ditugun honetan momentu ezin hobea izan daiteke aurrerapauso bat emateko. Taldeentzat, irakasleentzat, familientzat eta anaitasunentzat, <strong>\u201cCalasanzen aztarnez beteriko 25 urte\u201d<\/strong>.<\/p>\n<p>Teoriatik ekintzara pasa nahi dugu dinamika sakonak proposatuz:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>\u201cIparrorratz karismatikoa\u201d: <\/strong>Bihotza (zerbitzua) eta burua (prestakuntza) nola orekatu ikasteko tailerra, gure proiektuek benetan eralda dezaten beharrezkoa izango den oreka.<\/li>\n<li><strong>\u201cNi-gandik Gu-ra\u201d: <\/strong> \u201cZenbat inplikatzen naiz ni?\u201d pentsatzen hasteko unea, konpromiso iraunkorrago eta partekatuago baterantz nola egin dezakegun aurrera ikusteko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Bokazio guzti hau eusten duen \u201csustrai\u201d hori berritzera animatzen zaituztegu!<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>METODOLOGIA:\u00a0 ELKARREKIN ERALDATZEKO BIDEA Ospatzeko garaia da! Itaka-Escolapiosen 25. urteurrenean, gure hezkuntza proposamena txoko guztietara iristea nahi dugu. \u201c25 urte sustraiak zabaltzen\u201d kanpaina ez da jarduera [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":11,"featured_media":0,"parent":9047,"menu_order":3,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/9077"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/11"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9077"}],"version-history":[{"count":19,"href":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/9077\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9489,"href":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/9077\/revisions\/9489"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/9047"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.educa.itakaescolapios.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9077"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}