Itaka Escolapios Itaka Escolapios

2013-2014ko Elkartasun Kanpaina CAP: IDEIA ERATZAILEAK

Data: 03 de Junio

Aree:
Approccio globale e locale

Età:

  • 12-14
  • 14-16
  • 16-18

Obiettivi :

Jarduera honen bidez, sormena eta hezkuntza sustatuko dira, mundu hobea sortzeko eta jakintza gainerakoen zerbitzura jartzeko tresna moduan.
Dena dela, jarduera hau garatu baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu” kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea. Jarduera honetan, CAP pertsonaia izango da nagusi, eta bere adimena erabiliko du gainerakoen mesedetan.
CAP (“burua” valentzieraz) gizon superheroi beteranoena da, jakintsua. Inolako zalantzarik sortuz gero, guztiek jotzen dute beregana, bere jakintza gainerakoen zerbitzura dagoelako. Baxutxoa da, eta ikusi eta irakurri egiten duen guztiari eusteko boterea duten betaurreko handiak daramatza soinean.

Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Propuesta Actividad

Kanpainaren eta CAP pertsonaiaren sarrera eta aurkezpena egitea.

Ikasleak taldeetan banatzea (gehienez ere, 5 lagunekoak) eta 1. eranskina_cap ideiak_dok agiria ematea (kopia bana taldeko).

1. bideoa ikustea: “Litro bat argi” (2:14 min)[1].

Taldeka, lehenengo iritziak partekatzea. 1. eranskinean, zeregin hori errazteko orientazioak eta galderak agertzen dira:

  • Eranskinean bideoarekin lotuta dauden galderak.
  • Irudiei buruzko hausnarketa.

2. bideoaren bidez, saioan sakontzea: “William Kamkwambaren historia” (5:56 min)[2].

Taldeei 1. eranskineko galderei eta orientazioei buruz hausnartzen uztea.

Taldeka, gainerako ikasleekin ondorioak partekatzea.

Norberak gainerakoen zerbitzura dagoen ekintza errazen baten bidez mundua hobetzen nola lagundu dezakeen pentsatzeko eskatzea (lehen pertsonan, "nik neuk”).


[1] Ikus 2. eranskina_cap ideiak_argia

[2] Ikus 3. eranskina_cap ideiak_william

Material Necesario

Ordenagailua eta soinudun proiektorea.

1. eranskina_cap_ideia eratzaileak (kopia bana taldeko).

2. eranskina_cap ideiak_argia. YouTuben on line ere ikusi daitekeen bideoa da.

3. eranskina_cap ideiak_william. On line ere ikusi daitekeen bideoa da.

 BIBLIOGRAFIA. Hemendik ateratako materialak eta ideiak: “Diseinu soziala: gizartea aldatzeko komunikazio eta diseinurako plataforma (disenosocial.org)”.