Itaka Escolapios Itaka Escolapios

2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Zer egingo duzu zuk?

Fecha: 03 de junio de 2018

Áreas:
Enfoque global-local

Edad:

  • 12-14
  • 14-16

Objetivos :

Jarduera honetan, kanpainan zehar babestutako proiektuen helburu diren herrialdeetako errealitatearen inguruko sentsibilizazioa sustatuko dugu.
Dena dela, jarduera hau garatu baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu” kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea.

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Cargando...

Propuesta Actividad

Jarduera egiten hasteko, Itaka-Eskolapioak Fundazioak Erdialdeko Amerikan eta Bolivian babestutako edo bultzatutako proiektuetan parte hartu eta parte hartzen duten neska-mutilek, hezitzaileek edo ikasle ohiek egindako zenbait bideo ikusi ahal izango ditugu.

 

  • Jarduera honetan, bideoak ikustean (lehenago, bitartean edo ondoren, irakasleak uste duenaren arabera), kanpaina honetan babestuko ditugun zenbait lan/proiektu azaldu beharko dira. Horretarako, oso egokia izango litzateke irakasleak ahalik eta ondoen dokumentatzea. Informazio gehiago lortu ahal izango dute gure web orrian.
  • Gero, ikasleekin hitz egingo dugu kalitateko hezkuntzak neska-mutili horiei eta, oro har, beste askori eskaintzen dizkien onurei buruz. Horrela, bada, kanpainako mezu orokorra indartu ahal izango da.
  • Amaitzeko, neska-mutil horiek euren erkidegoko aldaketetan eta aurrerakuntzetan parte hartzen dutela eta geuk ere gauza bera egin dezakegula kontuan hartuta, ideia-jasa egin beharko genuke, kanpainan inplikatzeko zenbait proposamen egin ditzaten (zentzudunak edo ez).
  • Hurrengo saioan (2. jard_guztiok superheroiak gara eta zurekin gaude), Haur Hezkuntzako irakasleei haien lanean laguntzea eskainiko diegu ikasleei. Dena dela, ikastetxean garatutako kanpainako zenbait jarduera berritan ere parte hartu ahal izango dute; esate baterako, aste solidarioko Photocalla, fondoak biltzeko jarduerak, ikastetxe osoa inplikatzen duten jarduerak...

Material Necesario

Ordenagailua eta proiektorea.

1. eranskina_zer egingo duzun zuk