Busqueda Avanzada
Últimos recursos
2013-2014ko Elkartasun Kanpaina «Portitarrak» zure eskuan
Objetivos:
Jarduera honen bitartez, gure superheroien balioak eta botereak zein diren jakin ahal izango dute ikasleek.
Dena dela, jarduera hau garatu baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu” kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea.
2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Munduko trastebereetara itxaropena eramatea
Objetivos:
Jarduera honen bidez, ikasleek kanpainan zehar landutako trastebereetan (proiektuak) bizitako errealitatea ezagutu ahal izango dute.
Saio honetarako, oso garrantzitsua izango da irakasleek munduko zenbait lekutan eskolapioekin lan egiten duten errealitateak ahalik eta ondoen ezagutzea, ikasleei ahalik eta ondoen azaldu beharko dietelako zein den gure “trastebereetako” ikastetxeen eta neska-mutilen egoera.
2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Munduko Jokuak
Objetivos:
Saio honetan, lantzen ari garen errealitate sozialari buruzko gauza gehiago ikasiko ditugu herrialdeko ohiko jokoen bitartez.
Horrela, bada, beste herrialde batzuetako bizimoduarekin antzekotasunak eta desberdintasunak ditugula ikasiko dugu. Batzuk “bidezkoak” izango dira (kulturalak, esaterako); baina beste batzuk “bidegabeak” ere bai (ekonomikoak, adibidez).
2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Kanpainako kartelak
Objetivos:
Jarduera honetan, ikasleek gainerako ikaskideak sentsibilizatu beharko dituzte, eta, horretarako, ikastetxean jartzeko kartelak egingo dituzte.
Oraingoan, VOYAGEREKIN lan egingo dute, eta gogorarazi egingo die oso garrantzitsua dela ikusi dituen errealitateak jakitera ematea, gainerakoak jardunaren garrantziaren inguruan kontzientziatzeko eta hainbat neska-mutilen hezkuntzaren alde lan egiteko.
2013-2014ko Elkartasun Kanpaina ESKOLAPIO ERATZAILEAK
Objetivos:
Jarduera hau bi unetan egongo da banatuta, eta eskolapioek kanpainan babestutako proiektu eta trastebereetan garatutako lanari eta misioari buruz hausnartzeko aukera emango digu. Bertan, gainera, hezkuntza mundu hobea eratzeko tresna izan daitekeela aztertu ahal izango dugu.
Oso egokia izango litzateke “Cap, ideia eratzaileak” aurreko saioan ateratako ondorioak kontuan hartzea: sormena eta hezkuntza, mundu hobea sortzeko eta jakintza gainerakoen zerbitzura jartzeko tresna moduan.



