Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Zer da Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa (I+ZS)

Ikaskuntza-zerbitzua edo “APS” metodologia, hautemandako beharrei erantzunez, experientzian oinarritutako ikaskuntza eta komunitaterarekiko zerbitzua integratzen dituen metodologia da. Beraz, alderdi pedagogikoak eta eraldaketa sozialekoak, ingurumenekoak eta prestakuntzakoak biltzen ditu.
ApSaren bidez, kalitatezko prestakuntza integrala lortu nahi da, praktika eraldatzailetik abiatuta, gizarte bidezkoagoa eta iraunkorragoa garatzera bideratutako alderdi etikoak txertatuko dituena.

Hezkuntza-plataforma garen aldetik, ziur gaude hezkuntza-eremutik beharrezkoa dela ikasleei ingurunearen aldaketan zuzenean esku hartzeko aukera eskainiko dieten ekintzak bultzatzea. Horrela, hezkuntza ingurunearen eragile dinamizatzaile eta bertako bizitzaren protagonista bihurtuko dira. Horrela, beren ApS proiektuak aztertuz, diseinatuz, sustatuz, partekatuz eta ebaluatuz, biharko helduak prestatzeaz gain, egungo haurrak eta gazteak ere aldaketaren protagonista bihurtzen ditugu.

Nola sakondu eta nola ikasi gehiago I+ZSri buruz

I+ZSri buruzko gida eta material asko eskura ditzakezu informazio gehiago lortu eta sakontzeko, eta horietako batzuk emango dizkizugu. Iradoki diezagukezun beste zerbait baduzu, idatz ezazu helbide elektroniko honetara: educa@itakaescolapios.org

Euskarazko ikaskuntzari eta zerbitzuari buruzko materialen erreferentzia nagusia Zerbikas, Euskadin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa sustatzen duen Zentroaren webgunea da: https://www.zerbikas.eus/ erraz aurkituko dituzu hasteko gida erraz batzuk eta espezifikoagoak diren beste batzuk. Zerbikasek “ikaskuntza eta zerbitzu solidarioa” kontzeptua erabiltzen du; Educan, berriz, “Ikaskuntza eta zerbitzu solidarioa” edo “ikaskuntza eta zerbitzua” aipatzen ditugu.
Zerbikas-en gidak deskarga ditzakezu bere orrialdetik, nahiz eta batzuk gure orrialdean jarri gauzak errazteko asmoz:

 

Gidak: https://www.zerbikas.eus/guias-practicas/

Ikasteka eta zerbitzu soliarioen sakelako gida

Nola jarri abian ikasketa eta zerbitzu soliarioko proiektu bat

Ikasketa eta zerbitzu soliarioa eta oinarizko gaitasunak garatzea

60 jardunbide egoki ikaskuntza zerbittzuan

Ikasketa eta zerbitzu solidarioa. Astialdi HEZITZAILEAN