Itaka Escolapios Itaka Escolapios

2013-2014ko Elkartasun Kanpaina «PORTY & CO»

Fecha: 03 de junio de 2018

Áreas:
Enfoque global-local

Edad:

  • 12-14
  • 14-16

Objetivos :

Jarduera honetan, kanpainako superheroiak (PORTYTARRAK) ezagutu ahal izango ditugu proposatutako jokoaren bidez.

Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Cargando...

Propuesta Actividad

Joko hau hasi baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu”[1] kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea.

Ikasleei kanpaina aurkezteko, Itaka-Eskolapioak Fundazioak[2] eskainitako bideoak erabili ahal izango ditu irakasleak.

Jokoa egiten hasi baino lehen, ziurtatu egin beharko dugu ikasleek argi eta garbi dutela zein den kanpainaren helburua. Hartara, hobeto ulertu ahal izango dute proposatutako dinamiken zentzua.

Joko hau Party & Co[3] mahai-joko ezagunean dago oinarrituta.

Saio hau amaitzen denean, puntu gehien lortu dituen taldea izango da irabazlea. Saria: Xtitarren[4] SUPERFAN ESKUA eta maila honetarako proposatutako bigarren saioan lehendabizi hautatzeko aukera[5].


[1] Kanpainaren aurkezpena ikusi web orrian.

[2] Bigarren bideoa klaustroan aurkezteko erabili da, baina Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat ere izan daiteke egokia. Dena dela, hobe da 3:14 minutuan hasten den bigarren zatia bakarrik ikustea.

[3] 2. eranskina ikusi. Bertan, jokoaren arauak eta dinamika azaltzen dira.

[4] 5. eranskina ikusi. Irakasleak kateorrazdun txapatxoak egingo ditu eskuz, talde irabazleari saria eman ahal izateko.

[5] Ikus DBH_1eta2_2. jard_kanpainako kartelak.

Material Necesario

1. eranskina_porty&co_erruleta

2. eranskina_porty&co_jokoa

3. eranskina_porty&co_probak

4. eranskina_porty&co_voyage

5. eranskina_porty&co_saria