Itaka Escolapios Itaka Escolapios

2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Munduko Jokuak

Data: 03 de Junio

Àrees:
Enfocament global-local

Edat:

  • 6-8
  • 8-10

Objectius :

Saio honetan, lantzen ari garen errealitate sozialari buruzko gauza gehiago ikasiko ditugu herrialdeko ohiko jokoen bitartez.
Horrela, bada, beste herrialde batzuetako bizimoduarekin antzekotasunak eta desberdintasunak ditugula ikasiko dugu. Batzuk “bidezkoak” izango dira (kulturalak, esaterako); baina beste batzuk “bidegabeak” ere bai (ekonomikoak, adibidez).

Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Propuesta Actividad

Saioa ikasgelan bertan hasiko da, eta kanpaina solidarioan egindako jarduerak izango dira hizpide nagusi. Besteak beste, honako gai hauek jorratu ahal izango dira:

­   Aste solidarioa.

­   Kanpainetako denda/azoka txikia/diru-bilketa. Etekinak Itaka-Eskolapioak Fundazioko eta Funesoko proiektuetarako izango dira.

­   Non daude Leon, Cocapata, Kamda, Atambua...? Mapan lekuratu eta honako honexeri buruz hitz egin: zenbat denboratan iritsiko garen bertara, nola bidaiatuko dugun...

­   Nola bizi dira bertako umeak? (leku bakoitzean).

­   Nolakoa da Eskolapioetako ikastetxea, erkidegoa…? (eskolapioak mundu zabalean daudela jakin behar dute).

­   Zer da Leongo Calasanz Zentro Kulturala (esate baterako)? Zer egiten dute bertan? (hezkuntza ez-formaleko proiektu bakoitza azaldu).

Jokoen dinamikaren sarrera egiteko eta proiektuaren aurkezpenari amaiera emateko, han-hemengo umeen arteko aldeak eta antzekotasunak izango ditugu hizpide apur batean: kulturalak (janaria, jantziak, jaiak) eta ekonomikoak (etxeak, kaleak, txirotasuna).

Azaldu egingo diegu JOYk herrialde horiek guztiak eta hizpide izan ditugun proiektuak ezagutzen dituela. Hori dela eta, ondo baino hobeto daki nolakoak diren leku bakoitzeko herri-jokoak. Zenbait joko irakasteko idatzi dugu. Gero, jolastokira joango gara olgetan.

Ondoren, jokoak bildu eta ondorio laburra erantsiko diegu, baina, batez ere, jokoen bidez ikasi dugun guztiaren berri emango dugu: kultura, geografia, beste ume batzuekiko antzekotasunak...

Material Necesario

1. eranskina_Munduko jokoak