2016-17 Kanpaina: Absentismoa
Data: 2018(e)ko Ekainak 03
Arloak:
Ikuspegi globala-lokala
Adina:
- 12-14
- 14-16
Helburuak :
Saio honen helburua da ikasleei gogoeta eginaraztea hezkuntzak duen garrantziaz eta herrialde batzuetan eta besteetan eskolatzeari buruz dauden desberdintasunez, zehazki, Indiako egoerarekin konparatuz.
Jarduera hau egin aurretik, komeniko litzateke kanpainaren kontzeptu globala lantzea, bertan inplikatuago senti daitezen.
Adjuntos:
-
3º-ESO_-Absentismo.pdf -
Anexo-4_ODS.pdf -
Anexo-2_escolarización-en-la-India.pdf -
Anexo-3_datos-educación.pdf
Valoración:
Jarduera proposamena
- Hasteko, irakasleak aurtengo kanpaina aurkeztuko die, hezkuntzaren garrantzia eta eskolapioen proiektua ardatz hartuta. Absentismo eta eskola uztea oro har zer diren ere azalduko du irakasleak, honek ekar ditzaken arazoei garrantzia emanez.
- Ondoren, guztien artean ideia-zaparrada bat egitea proposatuko du irakasleak, herrialde garatuetako eskola-absentismoaren arrazoi posibleei buruz. Jarraian, dauden kausak erakuts dakizkieke (1. eranskina), eta ikasgelan aipatutakoekin alderatuko dituzte, irtenbide posibleak pentsatuz eta horrek dakarren benetako arazoaz hausnartuz. Lehenengo arrazoi horiek arbeleko zutabe batean idatzi daitezke, denen bistan.
- Bigarren momentu batean, garapen bidean dauden herrialdeetako haurrei eragiten dieten kausak aztertuko dituzte. Horretarako, (2. eranskina) izango dute, Indiako eskolatzeari eta eskola uzteari buruzko datuak biltzen dituena, eta hortik atera beharko dituzte eskola uzteko arrazoiak. Garapen bidean dauden herrialdeetako abandonuaren arrazoiak arbeleko bigarren zutabe batean idaztziko dira.
- Azkenik, ikasleek taldeka jarri eta 3. eta 4. eranskinak irakurriko dituzte. Bertan, hezkuntzaren garrantziaren inguruko ideiak azalduko zaizkie eta guztien artean arbelean adierazi duten absentismoari eta eskola uzteari irtenbide posibleak bilatuko dituzte, bai herrialde garatuetan, baita Indian ere.



