Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Bereizten gaituena baino gehiago batzen gaitu

Data: 2021(e)ko Urriak 25

Arloak:
Kulturartekotasuna
Bazterkeriaren aurkako borroka

Adina:

  • 12-14
  • 14-16
  • 16-18
  • +18

Helburuak :

Aurreiritzien eta etiketa sozialen aurka lan egitea, gizarte aniztasunaren ikuspegi eraikitzaile bat sortzea eta desberdin direnekiko joera pertsonal negatiboak ezabatzea.

Valoración:

(12 votos, promedio:
Loading...

Normala da gure antza dutenekin identifikatzea eta afinitatea sentitzea. Baina, ezberdina denarekiko mesfidantza sortzen duten gizarteetan bizi gara. Psikologikoki, pertsona horiek sailkatzeko joera dugu haiek ezagutu bezain laster eta, beharbada bizirauteagatik, ez dugu beti era positiboan sailkatzen. Dena den, hori egiteak uste baino gauza gehiago partekatu dezakegun norbait ezagutzeko aukera galtzea eragin diezaguke, edo espero ez genuen norbaitengandik zerbait ikastekoa. Azken finean, norengandik ikas dezakezu gehiago?

Jarduerarekin hasteko, gelako espazioa bitan banatuko dugu lerro batez. Marra irudizkoa edo egiazkoa izan daiteke eta irakaslea haren muturrean jarriko da. Jarraian, ikasleei eskatuko zaie alde batean edo bestean kokatzeko egingo diren galderen erantzunen arabera.

  • Cola- Cola edo Pepsi
  • Itsasoa edo mendia
  • Udazkena- negua edo udaberria- uda
  • Haragia edo arraina
  • Reggaetoia edo rocka
  • Hondartza edo igerilekua
  • Gozoa edo gazia
  • Dantza egitea edo berriketan aritzea
  • Akziozko filmak edo erromantikoak
  • Zuri-beltzean edo koloretan

Zenbaitetan, erdian edo lerroaren gainean geratzea erabaki dezakete, berdin zaielako bietako zein erantzun aukeratu. Hala ere, euren iritzia adierazteko eskatuko zaie eta erantzunaren arabera alde batetik bestera aldatzeko.

Saioaren bigarren zatian, ondorengo bideo hau ikustea proposatzen dugu. Bideoan erakusten da zeinen erraza den jendea sailkatzea gauza komunak bilatu ordez, eta hori egiteko gonbita luzatzen du, desberdintasunen ordez antzekotasunak bilatzekoa, aldentzen gaituenaren ordez batzen gaituena aurkitzekoa

https://www.youtube.com/watch?v=fXBXOaLcMZg

Bideoa ikusi ondoren, haren inguruko iritzia emango dugu eta gehien harritu gaituzten alderdiak aipatuko ditugu. Halaber, bideoak gure ikuspegian aldaketarik sortu duen ere adieraziko dugu.


Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: