Giza eskubideen BINGOA
Data: 2026(e)ko Urtarrilak 09
Arloak:
Bakea
Adina:
- 14-16
- 16-18
- +18
Helburuak :
- Giza eskubideak babesteko dauden nazioarteko itunak aurkeztea.
- Itun horien aurrean estatu ezberdinek duten konpromisoa ezagutzea.
Valoración:
Bingo jolas ezberdin bat da, non kartoi bakoitzak herrialde bat irudikatzen duen. Parte hartzaileen kopuruaren arabera, bikoteak, hirukoteak edo kartoi bakarrarekin banaka jolastu daiteke.
Jolaserako beharrezkoak izango dira kartoietako fotokopiak eta babarrunak, botoiak, plastilina zatitxoak edo arkatzak, kartoiak markatzen joan ahal izateko.
Bingoko kartoi bana banatu eta orain herrialde jakin bat ordezkatzen duela azalduko diegu. Banatu ondoren, hezitzaileak ausaz irakurriko ditu nazioarteko tratatuetako txartelak. Banan-banan, poliki eta zalantzak azalduz. Txartel bakoitza irakurri ondoren, ituna berretsi duten herrialdeak zerrendatzen dira, egin dutenek beren kartoian markatu ahal izan dezaten (bingoan bezala).
Kartoi osoa betetzen duen lehen pertsonak BINGO! oihukatuko du, eta horrela amaituko da jolasa.
Jarraian, gertatutakoaren ebaluazio partekatua eta elkarrizketatua egitea komeni da:
- - Zer gertatu da?
- - Bakoitzak zenbat kasilla bete ahal izan ditu?
- - Herrialdeen artean ezberdintasun handiak egon dira?
- - Nola sentitu zarete?
- - Jolasarekin hasi aurretik, egokitu zaizuen herrialdea zein zen ikustean irabazteko aukera zenutela pentsatu duzue?
- - Emaitzak harrituta utzi zaituzte?
- - Espainiak sinatu dituen itun guztietatik, zeintzuk betetzen direla uste duzue?
Bukaerako ekintza proposamena: Webgune honetan aztertu dezakezue nazioarteko itunen artean zeintzuk berretsi dituen zure herrialdeak eta zeintzuk ez. Taldean eztabaidatu ea berretsi ez dituenen artean zein iruditzen zaizuen garrantzitsuena, eta bidali mezu bat erakunde arduradunari (Kanpo Arazoetako Ministerioari, esaterako), azalpenak eskatuz edo horri buruzko hausnarketa eskatuz.
Materiala: "adjuntos" atalean duzue bingoa euskaraz
Iturria: Programa de educación para la paz. Escola de Cultura de Pau.




