Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Kontzientziaren pasabidea

Data: 2026(e)ko Urtarrilak 09

Arloak:
Bakea

Adina:

  • 10-12
  • 12-14
  • 14-16

Helburuak :

  1. Dilema baten aurrean ditugun aukerak aztertzea.
  2. Gai baten inguruko argudioak irudikatzea
  3. Gatazka baten aurrean erabakiak hartzen ikastea, ahal diren ikuspuntu guztiak kontuan hartuz.

Valoración:

(1 votos, promedio:
Loading...

20/30 minutu inguruko hausnarketa-dinamika da. Taldea bi azpitaldetan zatitu dezakegu, talde batek dinamika egiten duen bitartean besteak behaketa egin dezan eta bukatzean analisiari iruzkinak egin diezazkion. Talde batek dinamika egin ondoren besteak errepikatuko du.

Taldea bitan banatzen da eta bi ilaratan jarriko ditugu, bata bestearen aurrean, erdian korridore edo pasabide bat osatuz. Talde batek aukera baten aldeko argudioak emango ditu, eta besteak aukera horren kontrakoak. Dinamikarekin hasi aurretik minutu batzuk utziko dizkiegu beren argudioak idazteko eta baita talde txikian partekatzeko ere, gehiegi errepika ez daitezen. Taldeak  ausaz eratuko dira, eta, beraz, baliteke pertsonaren bati ados ez dagoen zerbait defendatzea tokatzea. Kasu horretan, aukera ona izango da desberdin pentsatzen duenaren azalean jartzeko, eta hori da ikasleei adieraziko dieguna.

Pasabidetik kanpo geldituko den pertsona bat aukeratuko dugu. Dinamika argi dagoenean, pasabidean sartuko da, eta kide bakoitzaren aurrean jarriko da, jarraian, banan-banan alde batekoak eta frentekoak txandakatuz; pertsona bakoitzak eskaintzen dizkion argudioak arretaz entzungo ditu.

Pasillo guztia zeharkatu ondoren, hausnartu eta erabaki bat hartu beharko du, zenen alde dagoen esanez.

Dinamika bukatzeko, taldeak esperientziari buruzko balorazioa egingo du.

 

ONDORIO ETA HAUSNARKETARAKO GALDERAK:.

  •  - Nola sentitzen da pasilloa zeharkatu duen pertsona?
  •  - Jasotako argudioek lagundu dizute erabakitzen?
  • - Oso argudio ezberdinak atera dira ala ia denak berdinak izan dira?
  • - Zaila izan al da  pasabideko pertsonentzat argudioak pentsatzea?
  • - Zerbaitetarako balio izan al du kontzientziaz erabakitzeko pentsatzen lagunduko duen estrategia bat bilatzeak?
 

ERANSKINA:  Dinamikaren azalpen bideo bat aurkituko duzu hemen (ingelesez) BIDEOA.

 

Iturria: Programa de educación para la paz. Escola de Cultura de Pau. 


Jarduera hau 2026ko Bakearen Kanpainaren barruan proposatzen da