Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Bide eskolapioa

Data: 2024(e)ko Abenduak 20

Arloak:
- Coeducación
- Interculturalidad

Adina:

    - 3-5 urte

Helburuak :

Helburu orokorra:

Haur hezkuntzako ikasleekin emozioetan oinarritutako IeZ proiektu bat egitea.

Curriculumeko helburuak:

Gure ingurumena eta ikastetxearena hobetzea, gure ikasleei protagonismoa emanez.

Beste errealitate batzuei beraien ingurunea hobetzen laguntzea. Proiektuak, kultura, erronkak… ezagutu eta Itaka Escolapios-en proiektuei ekonomikoki eusten lagunduz.

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

IeZ-ren justifikazioa

San José de Calasanz-ek bizi osoa eman zuen behar zuten guztiei lagunduz. Gure ingurukoei laguntzeko bidea erakusten digu. Bere eredua jarraituz pertsona askoren bizitza erraztuko duten bideak irekitzen ditugu;behar gehien dutenen bizitzetan bereziki.  Calasanzekin batera “Itxaropen bidean” lelopean, gure bizkarrean daramagun motxilan elkartasuna, justizia, eta konpromisoa bezalako baloreak daramatzagu.  Guztion artean mundu hobeago bat eraikitzen jarraitzeko erramintak izango dira balore hauek.

Gainera, zerbitzu benetan esanguratsua izan dadin,  proiektua hezkuntza komunitatea hobetzera  bideratu dezakegu (gurasoak, taldekideak, eskolako langileak…) . Zerbitzu hau, eskola-ingurunean egongo den eta guztion bizitza emozionala aberastuko duen ekarpena izan daiteke.

Kontuan hartu beharreko gakoa da gure bide honetan izango dugun gidaria Calasanz gazte eta motxilero bat izango dela. Aurten beste pertsonaia guztiak alde batera utziko ditugu eta protagonismo guztia gidatzen gaituen Calasanzi emango diogu, bidea gurekin batera egingo duen eta bideetan itxaropena uzten duen Calasanzi. Bidean zehar bere motxila proiektuz betetzen doa eta beraz, geroz eta haur eta gazte gehiago doaz berarekin, mundua kolorez, irrifarrez eta itxaropenez betez.

Oinarrizko Curriculumaren garapena

Helburuak / Ebaluazio irizpideak:

Gure ingurumena eta ikastetxearena hobetzea, gure ikasleei protagonismoa emanez.Beste errealitate batzuei beraien ingurunea hobetzen laguntzea. Proiektuak, kultura, erronkak… ezagutu eta Itaka Escolapios-en proiektuei ekonomikoki eusten lagunduz.

Oinarrizko konpetentziak:

3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako emozioei buruzko proiektu honek HH-ko curriculumaren oinarrizko gaitasunak biltzen ditu, garapen pertsonal eta sozialean eta baita gaitasun emozionalean ere.

Proiektuak, HH-ko curriculum-helburuak betetzeaz gain, modu naturalean integratzen ditu jarduera esanguratsuetan. Horri esker, haurrek garapen emozional, sozial eta akademikoan funtsezkoak izango diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzen dituzte, eta, gainera, hezkuntza komunitateari modu positiboan laguntzen diote.

Garapen pertsonal eta soziala:

  • Identitate eta autonomia pertsonala: Haurrek emozioak identifikatzen eta adierazten ikasten dute, autokontzientzia eta autonomia garatzeko oinarrizko urratsa baita. Emozioak izendatzeak eta ezagutzeak beren buruaren irudi positiboa garatzea ahalbidetzen die eta gainera, beharrak eta nahiak ulertzen laguntzen die.
  • Emozioen eta jokabidearen autoerregulazioa: Proiektu honek emozioak ezagutzen eta kudeatzen laguntzen die. “Lasaitasunaren txokoa” bezalako jarduerek egoera biziak kudeatzeko eta lasaitasuna modu autonomoan sustatzeko tresnak eskaintzen dituzte.
  • Pertsonen arteko harremanak eta enpatia: Ikaskideekin lankidetza-jardueretan lan egitean, haurrek besteen emozioak ulertzen eta enpatikoak izaten ikasten dute. Emozioak partekatzean eta besteenak entzutean, elkarbizitzarako eta besteen sentimenduekiko errespeturako trebetasunak garatzen dituzte.

Hizkuntza eta komunikazioa:

  • Ahozko ulermen eta adierazpena: Ahozko ulermena eta adierazpena: Dramatizazio-jarduerek, ipuinek eta emozioen azalpenek ahozko komunikazioaren garapena sustatzen dute. Haurrek hiztegi emozionala praktikatzen dute eta hori funtsezkoa da sentimenduak modu egokian adierazteko.
  • Entzute aktiboa eta elkarrizketetan parte hartzea: Taldeko jardueretan, adibidez emozioen zirkuluan, haurrek besteei entzuten eta beren emozioak adierazten ikasten dute, hitz egiteko txanda errespetatuz. Horrek entzute aktiborako gaitasuna eta elkarrizketa esanguratsuetan parte hartzea sustatzen du.
  • Ipuinak ulertzearen hasiera: Emozioei buruzko ipuinak irakurtzeak istorio baten egitura ulertzen eta pertsonaien emozioak identifikatzen laguntzen die, etorkizuneko irakurketarako gaitasun garrantzitsuak.

Gorputzaren garapena eta mugimenduaren kontrola

  • Gorputz-adierazpena: “Aurpegitxoak eta keinuak” bezalako jardueretan, haurrek emozio desberdinak adierazteko gorputza erabiltzen dute, aurpegiko eta gorputzeko adierazpenen koordinazioa eta kontrola sustatuz. Horrek gorputzaren kontzientzia handiagoa garatzen eta gorputz-hizkuntza komunikazio-bide gisa erabiltzen laguntzen die.
  • Energiaren eta mugimenduaren kudeaketa testuinguruaren arabera: “Lasaitasunaren txokoan”, energia fisikoa erregulatzen eta lasaitasun uneen garrantzia ikusten ikasten dute, autokontrola garatuz.

Ikasten ikasteko konpetentzia

  • Inguruarekiko jankin-mina: Proiektuak ikaskuntza autonomorako funtsezkoa den jakin-mina sustatzen du.  Ikasleek beraien burua zalantzan jartzean eta beraietaz ikastean,  gogoeta pertsonalerako eta pentsamendu kritikorako trebetasunak garatzen dituzte.
  • Lankidetzarako gaitasuna: Haurrek lankidetzan aritzen ikasten dute, materialak partekatuz eta besteen ideiak errespetatuz. Jarduera horiek besteekiko errespetua sustatzen dute eta lankidetza-ohiturak ezartzen laguntzen dute.

Herritartasuneko konpetentzia

  • Bizikidetza eta besteekiko errespetua: Norberaren eta besteen emozioak identifikatzen eta errespetatzen ikastean, haurrek ikasgelako bizikidetza hobetzen duten trebetasunak eskuratzen dituzte. Proiektuak enpatia, elkarrekiko errespetua eta gatazken konponbide baketsua sustatzen ditu.
  • Komunitatean parte hartuz: Komunitateari zerbitzua emateko dinamikek,  “Emozioen Eguna” edo “Emozioen Liburua” bezalako dinamikek, herriko kide izatearen eta gizarte-erantzukizunaren zentzua sustatzen dute. Honek ongizate komunaren alde lan egitearen  garrantzia ulertzen laguntzen diete.

 Sormen artistikoa 

  • Adierazpen artistikoa: Emozioen murala, emozioen liburua eta dramatizazioak bezalako jardueren bidez, haurrek beren sentimenduak sormenez adierazteko aukera dute. Horrek irudimena estimulatzen du eta komunikazio bisual eta artistikorako bitarteko bat garatzea ahalbidetzen du.
  • Norberaren obrak baloratzea: Sorkuntzak ikaskideei edo senideei erakustean, haurrak  baloratuak sentitzen dira eta besteen sorkuntzak ere baloratzen ikasten dute, autoestimua eta norberaren eta besteen lanarekiko errespetua sustatuz.

 

Bide eskolapioaren programazioa 

  1. ERANSKINA SJC ipuina (gaztelaniaz)
  2. ERANSKINA – konparaketak (gaztelaniaz)
  3. ERANSKINA – MASKARA AFRIKARRAK
  4. ERANSKINA  -Mapa mundi
  5.  ERANSKINA – Emozioen triviala
  6. ERANSKNA -Emozioen txapa  (gaztelaniaz)