Bidetxo berriak zabalduz
Data: 2024(e)ko Abenduak 23
Arloak:
- Sostenibilidad
Adina:
-
- 8-10 urte
Helburuak :
Proposamenaren helburu orokorra
Gure ingurua, obra eta ikastetxeak hobetzea, gure ikasleei protagonismoa emanez.
Helburuak / Ebaluazio-irizpideak:
- Gaur egungo egoera ulertzea, kutsadurari eta kontsumoari dagokionez.
- Hurbileko arazo zehatzak identifikatzea eta irtenbide jasangarriak planteatzea, mundu mailako zein gure inguruko ingurumena zaintzaren alde lan egiten duten erakundeek planteatutako hobekuntzen arabera.
- Ongizate-estatuaren esanahia ezagutzea, eguneroko zerbitzu publikoekin erlazionatuz.
- Garapen Iraunkorreko Helburuak ulertzea eta etorkizunean ekonomiaren eta gizartearen garapenean izango duten garrantzia balioestea, helburu hauek betetzeko ingurunean egiten ari direna aztertuz.
Valoración:
Proposamenaren helburu orokorra
Gure ingurua, obra eta ikastetxeak hobetzea, gure ikasleei protagonismoa emanez. “Bidetxo berriak zabalduz” izenburuak helburuaren inguruko pista bat ematen digu, bide berriak zabaldu nahi ditugulako, ditugunak hobetzearekin batera, ingurumena zaintzeaz kontzientziatuz eta gure ingurunean benetako eragina lortuz.
Ikaskuntza eta zerbitzuaren(IeZ-ren) justifikazioa
Ez gara kontziente ingurumenean dugun eraginaz, ezta gure planetaren errealitate kezkagarriaz ere. Garrantzitsua da gure ikasleak aldaketaren partaide egitea, dugun errealitatea aztertu ondoren, beraiengandik aterako den aldaketa bat lortu nahi dugu. Garrantzitsua izango da proiektuaren gidari garenok, ikaskuntzan laguntzeaz aparte gure ikasleek bultzatu nahi dituzten proposamenak, aldaketak eta bideak entzutea, beraien parte-hartzea benetakoa eta bihotzetik izan dadin.
Oinarrizko curriculuma
Helburuak / Ebaluazio-irizpideak:
- Gaur egungo egoera ulertzea, kutsadurari eta kontsumoari dagokionez.
- Hurbileko arazo zehatzak identifikatzea eta irtenbide jasangarriak planteatzea, mundu mailako zein gure inguruko ingurumena zaintzaren alde lan egiten duten erakundeek planteatutako hobekuntzen arabera.
- Ongizate-estatuaren esanahia ezagutzea, eguneroko zerbitzu publikoekin erlazionatuz.
- Garapen Iraunkorreko Helburuak ulertzea eta etorkizunean ekonomiaren eta gizartearen garapenean izango duten garrantzia balioestea, helburu hauek betetzeko ingurunean egiten ari direna aztertuz.
Oinarrizko jakintzak / edukiak:
- Ingurumena zaintzeko eta gizartean inplikatzeko lan egiten duten erakundeen helburuak ezagutzea.
- Helburu horiek eguneroko ekintzetan aplikatzea.
- Gizarteko kontsumo- eta kutsadura-ohiturei buruzko hausnarketa etikoa egitea.
- Ongizate-estatua hobetzeko adierazleak aztertzea.
Lankidetzako barne-agenteak:
Itaka Escolapios
PROGRAMAZIOA:
Bidetxo berriak zabalduz (8-10 urte) Ingurumenaren inguruko IeZ




