Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Itxaropena margotzen

Data: 2024(e)ko Abenduak 23

Arloak:
- Coeducación

Adina:

    - 8-10 urte
    - 10-12 urte
    - 12-14 urte
    - 14-16 urte
    - 16-18 urte

Helburuak :

Hausnarketarako eta adierazpen sortzailerako gune bat sortzea, gazteek duten fedearekin konektatu, aldaketa-eragile gisa duten potentziala ezagutu eta Jesusengan inspirazioa aurkitzeko.

Valoración:

(1 votos, promedio:
Loading...

GARAPENA:

Materialak:

  • Karta tamainako kartulinak
  • Kolore ezberdineko margoak
  • Pintzelak
  • Aldizkariak eta egunkariak
  • Goraizeak
  • Kola
  • Lanean gauden bitartean entzuteko musika lasaigarria.

Sarrera:

  • Giro atsegina, goxo eta lasaia sortzea, musika lasaia entzuten dugun bitartean.
  • Itxaropenaren garrantziari eta itxaropenak gure bizitzan duen eraginari buruzko hausnarketa laburrarekin hastea.
  • Itxaropenari buruzko bibliako pasarte bat irakurri dezakegu (adibidez, Erromatarrak 15:13)

“Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka”

  • Taldeko dinamika batekin jarraituko dugu, non gazte bakoitzak labur adierazi ahal izango duen berarentzat itxaropenak zer esan nahi duen.

Artearen bidezko sormen-jarduera:

  • Gazteak talde txikietan zatituko ditugu.
  • Talde bakoitzari kartulina bat emango diogu, material gehiagorekin batera.
  • Honako galdera hau planteatuko da: ” Nola ikusten duzu itxaropena zure bizitzan eta munduan?”
  • Galderari erantzuteko artelana egin beharko dute kartulinatxoan. Pintura, abstrakzioa, collagea, marrazkiak… erabil ditzakete.

Taldeek lanak amaitu ondoren, bakoitzari bere sorkuntza aurkeztera eta bere esanahia azaltzera gonbidatuko diogu.

Elkarrizketarako eta hausnarketarako giroa lortzeko galdera sorta:

  • Zein emozio sortu dizkizu jarduerak?
  • Zerbait ikasi duzu zure burua eta fedearen inguruan?
  • Nola aplikatu dezakezu ikasitako hori eguneroko bizitzan?
  • Nola bihurtu gaitezke aldaketarako eta itxaropenerako sinbolo mundu honetan?

Bukatzeko:

Gutako bakoitza Jainkoaren begietan artelan baliotsua dela aipatuko dugu. Bakoitzaren ezaugarri, berezitasun, indargune eta ahuleziekin, guztiak baliogarri eta garrantzitsu.

Jainkoarekin duten harremana lantzen jarraitzera animatuko ditugu, beraien inguruaren eraldaketarako eragile gisa.

Eskerrak emateko azken otoitza partekatuko dugu.

Oharra: Talde-argazkiak atera eta sare sozialetan partekatzea garrantzitsua iruditzen zaigu.

LLUM proiektua erantsi da, arteak eraldatzen lagun dezakeelako erreferentzia gisa.