Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Ibil gaitezen Bakearen alde: Gure sustraitik Bakearen eta tratu onaren alde lan egin dezagun

Data: 2026(e)ko Urtarrilak 09

Arloak:
Bakea

Adina:

  • 3-5
  • 6-8
  • 8-10
  • 10-12
  • 12-14
  • 14-16
  • 16-18

Helburuak :

  1. Eskolapioen komunitate bakoitzean (Ikastetxeak, Calasanz Kideak, parrokiak) Bakea, Elkartasuna eta Anaitasuna sustatzea, Santuen bertuteetan eta bizi ereduetan inspiratuz, Jesusek irakatsi zigun bezala, ekintza onaren eta hurkoarenganako maitasunaren eredu gisa.

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Ekintza honen nondik norakoak:

Ibilaldi honen leloa gure eguneroko ekintzen bidez guztiok santutasunera deituak gaudelako egia sakonean oinarritzen da. Oroituko ditugun Santuak lekuko biziak dira, Jainkoarenganako eta hurkoarenganako maitasuna, pazientzia, justizia, errukia eta ontasuna egiazko Bake giroa eraikitzeko benetako zutabeak direla gure ikastetxeetan edo biltzen garen espazioetan eta munduan; haien ekintza onak imitatzen ditugunean, Bakearen eraikitzaile aktibo bihurtzen gara.

Horretarako, santuen bertuteen ibilaldi edo erromesaldi bat egitera gonbidatzen zaitugu, haur, gazte eta helduak Santuz ezberdinez mozorrotu behar dutena.

Ikasle bakoitzak aukeratzen duen Santuaak zuen bertute nagusia ikertzera animatzen zaie (adibidez, Asisko San Frantzisko: Sorkuntza eta Pobreziaren zaintza; Kalkutako Santa Teresa: Errukia; San Juan Bosco: Alaitasuna eta Hezkuntza). Santuaren izena eta bertute nagusia duen kartel txiki bat eraman ahal izango dute. Ibilaldian edo erromesaldian geldialdiak egiten dira haur eta gazteek bertuteari buruzko otoitz eta konpromiso bat egin dezaten edo bakea inspiratzen duen santuaren bizitzako gertakari bati buruz hitz egin dezaten.

Ibilaldia ikastetxeko patio handian amaitu daiteke, bakearen eta santutasunaren aldeko manifestu-irakurketa eginez. Jarduera fede eta konpromiso sozialaren adierazpen bat dela gogoratuz.  Polita izango litzateke gogoratzen bakea ez dela gatazkarik eza bakarrik, baizik eta bertute kristauak bizitzearen emaitza.


Jarduera hau 2026ko Bakearen Kanpainaren barruan proposatzen da