2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Albiste Hezigarriak
Fecha: 03 de junio de 2018
Áreas:
Enfoque global-local
Edad:
- 6-8
- 8-10
- 10-12
- 12-14
- 14-16
Objetivos :
Jarduera honek hezkuntzaren gaur egungo errealitatearen inguruan sentsibilizatzea dauka helburu.
Nazio-mailako eta nazioarteko benetako albisteak aztertzea proposatuko da, baina, batez ere, arazo ekonomiko eta/edo sozialengatik hezkuntza eskuratzeko orduan zenbat zailtasun sortzen diren salatzen dutenak.
Dena dela, jarduera hau garatu baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu” kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea.
-
Anexo_1b_Noticias_para_educar_textos_eusk.doc -
Anexo-1c_Noticias-para-educar_titulares.docx -
Anexo-1_Noticias-para-educar_imagenes.docx
Valoración:
Propuesta Actividad
- Dinamika honetan, 5 albiste landuko dira. Lehenengo eta behin, ikasleek albiste bakoitzaren izenburua lotu beharko dute dagokion irudiarekin. Argazki batzuk irudiari buruzkoak dira; eta beste batzuk, esanguraren adierazgarri, besterik ez. Horretarako, ikasgelan dauden kide beste “bikote” inprimatu beharko dira.
- Gero, bost taldetan banatu eta albistea oso-osorik irakurri ondoren[1], irakurritakoari buruz eztabaidatuko dute. Era berean, landutako arazoari aurre egiteko moduko irtenbideak ere proposatuko dituzte.
- Azkenik, ikaskide guztiak elkartuko dira, eta irakurritako albistearen nahiz egoera horiek konpontzeko bururatu zaizkien ideien laburpen labur bana egingo dute taldeek.
- Jarduera are aberasgarriagoa izango litzateke, gainerako kideek ere eztabaidan parte hartuko balute, azalpen bakoitza amaitu baino lehen.
Material Necesario
1. eranskina_Albiste hezigarriak_testuak
2. eranskina_Albiste hezigarriak_izenburuak
3. eranskina_Albiste hezigarriak_irudiak



