Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Itaka-Eskolapioetako zentroak ezagutzea eta ezagutaraztea

Data: 2021(e)ko Azaroak 04

Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Kulturartekotasuna
Bazterkeriaren aurkako borroka

Adina:

  • 3-5
  • 6-8
  • 8-10
  • 10-12
  • 12-14
  • 14-16
  • 16-18
  • +18

Helburuak :

  • Itaka-Eskolapioen sareko ikastetxeak ezagutzea.
  • Eskolapioen ikastetxe hauen lan eraldatzailea ezagutzea.
  • Eskolapioen ikastetxeak mapan kokatzea eta geografia ikastea.
  • Komunikatzeko gaitasunak garatzea Eskolapioen ikastetxeak ezagutaraziz.
  Adjuntos:

Valoración:

(1 votos, promedio:
Loading...

Eskolapioen 2021-2022ko elkartasun-kanpainak Itaka-Eskolapioek babesten dituzten 29 ikastetxeetara gerturatu nahi zaitu, euren egingarritasun ekonomiko, pedagogiko eta pastorala ezagutzeko. 

Kanpaina honen bidez, ahalik eta funts ekonomiko gehien lortu nahi dugu ikastetxeok etengabe berritzen jarraitzeko. Era berean, egiten duten lan eraldatzailea ezagutu nahi dugu, bai ikasleekin eta irakasleekin baita ingurune sozialean ere. 

Ikerketa-jarduera:

1 Aukera

  • Ikasle bakoitzari ikastetxe bat esleituko zaio. Ikastetxe guztiak banatu behar dira ikasleen artean.  
  • Ikasleek esleitu zaien Itaka-Eskolapioen ikastetxearen kokalekua bilatu behar dute Google maps-en eta haren ingurunea ezagutu. 
  • Gela bakoitzean mapamundi bat ipiniko dugu. Ikasleek mapamundian adierazi behar dute esleitu zaien Itaka-Eskolapioen ikastetxea non dagoen kokatuta (mapan adieraziko dute ikastetxearen aurkezpena egin ostean). 
  • Ikasle bakoitzak esleitu zaion ikastetxearen fitxa irakurriko du. 
  • Ikasle bakoitzak esleitu zaion ikastetxeari buruzko infograma edo horma-irudi bat egingo du. 
  • Egunero, lanaldiaren hasieran eta otoitzaren ondoren, ikasle bakoitzak esleitu zaion ikastetxea ezagutarazi eta aurkeztuko du infograma edo horma-irudiaren bidez. Egunero bi ikastetxe aurkeztuko dira. 
  • Infograma edo horma-irudi guztiak korridorean, jolastokian, ikastetxeko sarreran, parrokian eta gune soziokulturaletan jarriko dira, besteak beste. 

2. Aukera

  • 1. aukeran azaldutako ikerketa egin ondoren, 14-18 urte bitarteko ikasleek kanpainaren bidez babesten ditugun Itaka-Eskolapioen ikastetxeen aurkezpena egin diezaiekete binaka 6-14 urte bitarteko ikasleei. Adin-tarte horietako ikasleen gelen edo taldeen aurrean egin ditzakete aurkezpenak eta bideoak, infogramak, horma-irudiak eta abar erabil ditzakete. 

3. Aukera

  • 2. aukeran azaldutako aurkezpena zabaldu egin daiteke Itaka-Eskolapioen ikastetxeak dauden herrialdeen alderdi geografiko, kulturak eta erlijiozkoak ere azalduz. Ikasle gazteenen aurrean aurkezpenak egiten dituzten ikasleek antzerki moduan egin dezakete aurkezpena, Itaka-Eskolapioen ikastetxea dagoen herrialdeko jantziak erabiliz.  

Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: