Aldaketak sortzen
Data: 2022(e)ko Azaroak 02
Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Bazterkeriaren aurkako borroka
Adina:
- +18
Helburuak :
- Itaka Escolapios-ek sostengatutako barnetegien ekintza eraldatzailea ezagutzea.
- Eraldaketa-errealitate eta -esperientzia eskolapioak ezagutzea, txikienetatik hasita.
Valoración:
Ekimena 2022-23ko Itaka-Eskolapiosen elkartasun kanpainaren barruan kokatzen da eta 3 zatitan egituratuta dago. Lehen zati batean errealitatea ezagutuko dugu eta bihotzetik pasako dugu (SENTITU). Bigarren zati batean (IMAJINATU) saiatuko gara imajinatzen zein aldaketa eragin ditzakegun guk lehen zatian sentitu dugun errealitate horren aurrean. Hirugarren eta azken zatian (ALDATU), imajinatutakoa praktikan jarriko dugu.
Jarduera honetan Emaus-eko Migratzaileen Akonpainamendu proiektuen errealitatea ezagutuko dugu.
Sentitu:
Ongi legoke norbaitek ezagutuko ditugun proiektuen fitxategiak irakurtzen baditu aldez aurretik. Horrez gain, hasierako otoitz txiki bat egitea motibatu dezakeen bideo, aurkezpen edo abesti batekin laguntzen badugu, bikaina izango litzateke.
Errealitate hori adierazten duten abestiren batek lagundu diezaguke, adibidez Jackson Browne - The Dreamer https://www.youtube.com/watch?v=ApgUvSGZHQ0
Imajinatu:
Emigranteen errealitatea geroz eta maiztasun handiagoarekin dabil ate joka. Webgune hau https://www.geografiainfinita.com/2016/02/el-mundo-y-sus-paises-vistos-desde-los-mapas-de-estereotipos/ edo antzeko webguneak ikus ditzakegu zeinetan, dosi dibertigarri batekin, egunero inguratzen gaituzten estereotipoak adierazten diren. Geroago, eta serioago, bertako errealitatea aztertu ahal izango dugu gure herriko legedian pertsona hauek jasotzen duten tratua, gure errealitatea eta Itaka Eskolapios-etik errealitate honi ematen ari garen erantzuna.
Emausen migratzaileei egiten zaien harrerari buruzko bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu ere: https://www.youtube.com/watch?v=iNESZi1nEPA
Aldatu:
Migratzaileen eskubideen defentsarako bizi zaren tokian ekintzak, elkarretaratze publikoak bilatzea eta horietan parte hartzeko konpromisoa hartzea proposatzen dizugu. Nola adieraz dezakegu publikoki migratzaileen eskubideen alde dugun gure jarrera indibiduala/taldekoa/instituzionala?
Zein modu berritan jakinarazi diezaiekegu besteei Itaka Escolapios-ek pertsona horiei laguntzeko garatzen dituen proiektuen berri? Haiekin kolaboratu dezakegu modu berrietan?
https://esenciales.info/ bezalako proposamenetan parte hartzera ere animatzen zaituztegu.
Jarduerari amaiera emateko, landu ditugun errealitateen harira otoitz txiki bat egitea proposatzen dugu.





