Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Itaka Eskolapioak Haur Komunikazio Taldea (6-8 urte)

Data: 2023(e)ko Azaroak 17

Arloak:
- Interculturalidad
- Enfoque global-local
- Lucha contra la exclusión
- Derecho a la educación

Adina:

    - 6-8 urte

Helburuak :

Ikaskuntzaren helburuak:

– Lan-taldeak sortu eta taldekide sentitzea.

– Norberarenak ez diren errealitateak ezagutzea.

– Ingurunean eragin positiboa duten proiektu txikiak sortzea eta ezartzea.

– Herri eta gizarte kontzientzia.

– Guztion hobe beharrerako lan egiten duten elkarte eta erakundeen ezagutza.

– Kultura-aberastasunaren desberdintasunak ezagutzea eta balioestea, ikuspegi global batetik.

– Egindako lanak modu ezberdinetan aurkeztea.

– Enpatia garatzea inklusiorako tresna gisa.

 

Zerbitzuaren helburuak:

– Itaka Escolapios-en lana eta bere proiektuak ingurunean ezagutaraztea.

– Itaka Escolapios-en elkartasun kanpainan laguntzea.

– Ikastetxeak kanpainaren inguruan programatzen dituen jardueren publizitatea egitea.

– Elkartasun kalejira txiki bat aurrera eramatea.

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Batzuetan badirudi gure ikastetxe edo proiektuetako txikienek gaitasun gutxi dutela ingurunean eragina duten jarduerak sortzeko. IeZ-ren proposamen txiki honekin helburu bikoitza lortu nahi dugu. Alde batetik, txikienek ere beren ingurunea alda dezaketela erakustea eta, ahal duten neurrian, beraiek bidezkoago eta anaikorragoa den ingurunea sortzen lagun dezaketela ikastea. Bestalde, proiektuak 6-7 urteko haurrei mundua hobetzeko gauza asko egin eta batzuetan, beraien zeregina funtsezkoa dela erakutsi nahi die. Bigarren helburu honekin, beharrezko aldaketaren benetako protagonista bihurtu nahi ditugu. Eta, jakina, IeZ proiektu bat izanik, ikasleek gaitasunak eta curriculum-edukiak eskuratuko dituzte. Proposamena gure lurraldetik garatuta eta planifikatuta dagoen arren, lantzen diren gaitasunak eta edukiak gainontzeko lurralde eta demarkazio eskolapioekin bat etorriko dira.

Proiektua garatzeko 13 jarduera diseinatu dira eta, ahal bada, hamar asteetan egitea gomendatzen dugu, kronograma honen arabera:

  • JARDUERA: Talde-fitxa
  • JARDUERA: Misio berri bat.
  • JARDUERA: Pertsonaiak
  • JARDUERA: Pertsonaien fitxa
  • JARDUERA: Infografia Pertsonaiak
  • JARDUERA: Itaka Eskolapioak ezagutuz
  • JARDUERA: PML
  • JARDUERA: Laukitxoren istorioa
  • JARDUERA: PML ezagutuz
  • JARDUERA: Kultura
  • JARDUERA: Gure Barnetegiak ezagutuz
  • JARDUERA: Barnetegien arteko konparaketa
  • JARDUERA: Kalejira.

Jatorrizko ideia, ikasleek sortutako materiala igotzen joango den webgune txiki bat sortzean datza, Itaka Eskolapioen lana haurren ikuspegitik ikusarazteko. Horrela, proposatutako bi helburuak lortzen ditugu. Jakina, beste euskarri batzuk ere egokitzen dira, hala nola kartelak, horma-irudiak, informazio-panelak, publizitate-txokoak, museo pedagogikoak…

Funtsezkoa da kontutan izatea proiektu hau aurrera eramateko ez dela gelako denbora guztia erabili behar, astean ordu batzuk baino ez baitira beharko. Beharrezkoa da argitzea ikastetxe bakoitzean erabaki behar direla aurrera eraman nahi diren saio eta jarduerak, inplikatutako ikasgaien programazioari egokitu ahal izateko (Proiektu osoa aurrera eramatea gomendatzen dugun arren). Proiektua zuena egin behar duzue, eta ikastetxe eta talde/gela bakoitzaren errealitatera egokitu.

Proposaturiko jarduera guztien deskribapenak Anexo 1. APS actividades 6-7 años dokumentuan daude.

OHAR GARRANTZITSUA: Ikasgelan IeZ metodologia aurrera eramateko zailtasunak edukiko bazenitu, proposamena erraztu daiteke gutxienez, 2 eta 13 jarduerak gauzatuz edo  gure proiektuekin lotura duen beste jardueraren bat eginez.

 1Eranskina. APS actividades 3-6 años (infantil)EUSK

Jarduerak:

001. Taldearen fitxa

002. misio berri bat

003. Personaiak

004. Pertsonaien fitxa

005. Personaien infografia

007. PML aurkezten

008. Ezeren lau ertzetan

010.Kultura

013.Kalejira