Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Senidegoa- Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko misioa

Data: 2021 December 31, Friday

Areas:
Hezkuntzarako eskubidea
Bakea

Adina:

  • +18 años

Helburuak :

  • Eskolapioen senidegoaren izatetik eta eginkizunetik Frantzisko Aitajaunak “Fratelli Tutti” entziklikaren bidez nola erantzun daitekeen aztertzea, arreta berezia ezarriz "Elkar aurkitze bideak" izeneko 7. atalari.
  • Bakearen balioaren eta sustapenaren inguruan hausnartu, bidea norberak hasten duela gogoraraziz.
  • Ekintza konkretuak bistaratzea eta ekintza horiek besteekiko zerbitzuan eta adiskidetzearen eta guztion garapenaren bilaketan oinarritzen den gizarte bat bultzatzeko proiektu batean irudikatzea.
Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Calasanze-ek zioen: Irakaskuntzaren arazoa hain da garrantzitsua karitate, pazientzia eta beste bertute batzuen dosi handiak dituzten pertsonak beharrezkoak direla. 1621 urtea


Beharrezko materiala

    • Ordenagailua, proiektorea eta pantaila
    • Internet-konexioa
    • Tableta edo ordenagailuak
    • Testua: Fratelli Tutti. 7. atala, elkartze bideak, anaitasun Eskolapioaren lan-fitxa

DINAMIKA

 

1. AZTERTU BIDEO HAUEK:

 

2. HAUSNARKETA TALDE TXIKIETAN

Partekatutako bideoen gaineko iruzkin txiki bat egin. Parte hartzaileak 3 talde txikitan banatu, talde bakoitzari honako irakurketa-gaiak esleitu eta “Fratelli Tutti. 7. atala, elkartze bideak " Anaitasun Eskolapioaren lan-fitxan dauden ikuspegi desberdinetatik hausnarketa egiteko. Fratelli Tutti. Capítulo 7, caminos de reencuentro

 

Gaiak:

  • Ikuspegi orokorra
  • Calasancia ikuspegia
  • Ebanjelioaren arabera
  • Barkamena ahaztu gabe
 

3. ONDORIOA

Irakurketak amaitzean eta bideoak ikusi ondoren, talde txiki bakoitzak guztion aurrean partekatuko du hausnarketa labur bat.

 

4. KEINUA

Macaco taldearen “mensajes de Agua”  mezua ikusi(youtube-ko esteka) eta guztion aurrean, anaitasun talde bezala, "Hausnarketatik abiatuta, nire anaitasun taldeak zein proiektu garatu dezake?" galderari erantzungo diogu.


Esta actividad se propone en el marco de la Campaña de la Paz 2022: TÚ ERES EL CAMBIO