Cocapatarekin taupaka
Data: 2023(e)ko Azaroak 18
Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Adina:
- +18
Helburuak :
- Cocapataren errealitatea eta Boliviako familia eskolapioak egiten duen lana ezagutu.
- Itaka-Escolapios-en proiektuen sentsibilizazioan eta komunikazioan parte hartzea, komunitate eta eskola-taldeetako kide bezala.
Valoración:
Zenbat ardura eta zenbat indar dagoen fraternitate eskolapioetan, Calasanzen motibazioaren eragileak zarete eta Calasanzen ametsa eraikitzen jarraitzeko bultzatzaile nagusiak ere. Horregatik ezin dugu beste aldera begiratu Eskolapioen geografian zehar ematen diren behar eta errealitate ezberdinen aurrean. Orain COCAPATAn bizi den errealitatea argi ikusi duzuenez, gonbidapen bat egin nahiko nizueke.
Gogoratu nire lana informazioa komunikatzea, partekatzea eta zabaltzea dela. Hitz gutxitan esanda, nire lana gertatzen dena ikusaraztea da, eta komunikatu ahal izateko erantzukizun handia behar da, gure hitzek modu negatiboan edo positiboan eragin baitezakete. Ziur gaude hori gure aurreko kanpainagatik dakizula. Calasanzen bihotza eskolapioen proiektu guztietan dagoela dakigun arren, batzuetan gure errealitateetan indarra falta dela somatzen dugu. Horregatik, fraternitateko taldeetatik antolatuko gara maitasun eta ilusio mezu bat bidaltzeko:
Lehenengo, boluntarioei eta laguntzaileei egunero egiten duten lan guztiagatik eskerrak emateko mezua duen bideo bat grabatuko dugu. Polita izango litzateke fraternitate komunitateko kide gehienak atera ahal izango balira, ilusiozko mezu hau ahalik eta indartsuenen izateko.
Ondoren, hitzak ekintzarik gabe hutsik geratzen direnez, fraternitatetik komunikazio-hedapeneko proiektu bat sortzera animatzen zaituztegu. Bertan Cocapatan aurrera eramaten dugun proiektuaren berri emango da gizarte- eta hezkuntza-zentro, ikastetxe eta parrokietan, pertsona ezberdin askorengana iritsiz. Hedapenerako material hau egiteko proposamenak: kartelak, pankartak, bideoak, erakusketak, formazioak … Hau ikusgai jarri ondoren, ziurtatu Cocapatari komunikazio-hedapen honen berri iristen zaiola, haiek ikus dezaten euren errealitatea munduko beste errealitate batzuetan ikusten ari direla.
DOKUMENTU HAU BEHARKO DUZU:
Arduera hau 2023-24 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da.