2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Argazki Dantza
Data: 2018(e)ko Ekainak 03
Arloak:
Ikuspegi globala-lokala
Adina:
- 3-5
- 6-8
- 8-10
Helburuak :
Saio honen bidez, gurekin lan egiten duten zenbait herrialdetako errealitatea hurbildu nahi diegu Haur Hezkuntzako ikasleei.
Argazkien bitartez, eurek ezagutzen dutenaren eta beste leku batzuetan dagoenaren artean nolako aldeak eta antzekotasunak dauden ikusi ahal izango dugu. Oraingoan, VOYAGEk aurkeztuko die jarduera, herrialde eta kultura desberdin asko ezagutzen ditu-eta. Gure heroi abenturazaleenak zenbait lekutan eta iruditan zehar eramango gaitu, eta eskolapioek bertan dituzten ikastetxeak zein proiektuak ezagutu ahal izango ditugu. Hona hemen helburua: guztiok batzen gaituzten gauza asko ditugula konturatzea eta, gure arteko aldeei esker, mundua politagoa eta dibertigarriagoa dela ikustea.
Valoración:
Propuesta Actividad
- Jarduera hau jolastokian edo psikomotrizitateko gelan egin ahal izango dugu. Bertan, lekua prestatu eta arauak azalduko dizkiegu ikasleei[1].
- Jokoa hasi denetik 10-15 igaro direnean, neska-mutilak elkartu eta bateratze-panelera (oihal laranja) hurbilduko gara. Lurrean eseriko dira oihalari begira. Txandaka, ume bakoitza zutik jarri, bere txartelean dagoena azaldu eta dagokion lekuan ipini beharko du.
- Argazki guztiak euren lekuan daudenean, bateratze-lana egingo dugu: nolako antzekotasunak dauden argazkien artean, nolako aldeak... Esate baterako, pertsonen esparru semantikoan, zenbait koloretako jendea agertuko da, olgetan dauden umeak, irakurtzen ari den jendea...
- Horrek guztiak desberdindu eta hurbildu egiten gaitu, aldi berean. Desberdindu egiten gaitu, leku bakoitzean eta hiri bakoitzean gu ez bezalako jendea ikusten dugulako, kale politagoak edo ez hain politak, zapore exotikoko edo ezaguneko janariak, jende asko edo gutxi daramaten garraiobideak... Dena dela, azken batean, guztiok, txartelaren izenburuan adierazten den bezala, PERTSONAK gara, eta ohitura zein kultura desberdinak ditugu, baina, horri esker, ñabardura nahiz kolore ugari ditu bizitzak (gure uztaiek bezala). Hori dela eta, zenbat eta gehiago ezagutu beste errealitate batzuk, orduan eta gehiago konturatuko gara BATZEN GAITUENAZ.
Material Necesario
Zenbait koloretako uztaiak edo klarionak. Oihal laranja
1. eranskina_argazkidantza_jarraibideak
2. eranskina_argazkidantza_argazki-txartelak
Musika CDa eta CDen erreproduzigailua



