2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Kanpainako kartelak
Data: 2018(e)ko Ekainak 03
Arloak:
Ikuspegi globala-lokala
Adina:
- 12-14
- 14-16
Helburuak :
Jarduera honetan, ikasleek gainerako ikaskideak sentsibilizatu beharko dituzte, eta, horretarako, ikastetxean jartzeko kartelak egingo dituzte.
Oraingoan, VOYAGEREKIN lan egingo dute, eta gogorarazi egingo die oso garrantzitsua dela ikusi dituen errealitateak jakitera ematea, gainerakoak jardunaren garrantziaren inguruan kontzientziatzeko eta hainbat neska-mutilen hezkuntzaren alde lan egiteko.
Valoración:
Propuesta Actividad
Saioaren hasieran, aurrekoan egindakoa berrikusiko dugu. Horretarako, pertsonaiei eta euren eginkizunei buruzko galderak egingo dizkiegu ikasleei. Gero, VOYAGE abenturazalearekin lan egingo dugu. Munduko zenbait lekutan egon da, eta ikusi duena gainerakoei igortzeko superboterea dauka, gainera.
Gure web orriaren edo kanpainako buletinaren bidez, irakasleak dokumentatu egingo dira, eta VOYAGEREN bidaia-egunkaria izango balitz bezala azaldu ahal izango dituzte proiektuak/trastebereak, proiektu bakoitzaren funtsezko kontzeptuak kontuan hartuta.
Proiektu bakoitzari buruz hitz egin ondoren, ideia-jasa izango balitz bezala, eurentzat deigarriena zer izan den azalduko dute, eta oinarrizko ideiak idatziko dituzte arbelean. Guztien artean, apurka-apurka azalduko dute proiektu bakoitzean zer izan den deigarriena edo zer izan duten gogokoen.
Ondoren, VOYAGERI lagundu ahal izango diote azaldutako guztia igortzen, eta, era berean, gainerako ikaskideak sentsibilizatzeko eta hezteko zereginean ere parte hartu ahal izango dute.
Jarduera hau egiteko, aurreko saioko talde berberak eratuko dira, eta talde bakoitzak gehien landu nahi lukeen proiektua aukeratuko du, aurreko jokoko sailkapen-hurrenkeraren arabera.
Proiektu bakoitzeko kartelak egingo dituzte, proiektu bakoitzaren nondik norakoen berri emateko (arbeleko ideiak eta Interneten bilatutako irudiak erabili ahal izango dituzte horretarako[1]). Oso-oso garrantzitsua da kartela egiteko orduan euren sormen osoa erabiltzen uztea. Nahierara egin ahal izango dute, kartoi mehe angeluzuzenean idatzitako ohiko kartela izan ez dadin. Esate baterako, esku-itxura eduki ahal izango du (kanpainako eskuaren adierazgarri), herrialde baten forma, itxura originala... Astebete eman ahal izango zaie, etxean osatu dezaten. Bigarren saioan, ordea, kartelak amaitu eta gainerako ikaskideei azalduko dizkiete.
Kartel guztiak prest daudenean, ikastetxean horretarako atondutako lekuetan jarriko dira (ikastetxeko korridoreak, atondoa...).
[1] Batez ere, itakaescolapios.org web orrian.
Material Necesario
Kartoi meheak, pinturak, artaziak eta kola. Eskulanetarako beste edozein material.
Interneterako konexioa. Ordenagailuak eta proiektorea.



