Itaka Escolapios Itaka Escolapios

GUZTIONTZAKO ARTEA

Data: 2025(e)ko Urtarrilak 22

Arloak:
- Interculturalidad

Adina:

    - 12-14 urte
    - 14-16 urte

Helburuak :

Ikaskuntzaren helburuak:

  • Marrazketa, pintura edo eskulturako materialekin eta tresnekin esperimentatuz trebetasun teknikoak eta artistikoak garatzea.
  • Egungo edo historiako estilo artistikoak eta horiek gizartean duten eragina ezagutzea, identifikatzea eta baloratzea.
  • Proiektu artistiko kolektiboen plangintzan eta garapenean aktiboki parte hartzea.
  • Hainbat komunikazio-estrategia erabiltzea, hausnarketa pertsonalak eta eskaera sozialak transmititzeko.
  • Gailu eta baliabide digitalak modu eraginkor, seguru eta efizientean erabiltzea, sormen prozesua eta emaitzak zabaltzeko.
  • Autoebaluazioa modu kritikoan sustatzea, gizartean eragina duen proiektu baten garapenean gogoeta egiteko eta ikaskuntza pertsonala eta kolektiboa hobetzeko.

Zerbitzuaren helburuak:

  • Espazio publikoak eta ingurune komunitarioa edertzen duten esku-hartze artistikoak diseinatzea eta egitea.
  • Komunitatea artearen bidez gizartean ditugun arazoez sentsibilizatzea, berdintasuna, ingurumena, kultura-aniztasuna, migrazioa edo pobreziaren inguruan adibidez.
  • Inguruneko kultura- eta arte-ondareari balioa ematea, baita komunitateko kide izatearen sentimenduari ere, komunitatearen kultura-jarduerari lagunduz.
  • Adierazpen artistikoa sustatzen duten jarduera sortzaile eta inklusiboak garatzea, horietarako sarbide urria duten kolektiboetan.

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Valentziako (Espainia) Llum Gizarte eta Hezkuntza Zentroan artearekin egiten duten lan polita ezagutzeaz gain, Ikaskuntza eta zerbitzurako proiektu honen bidez tokiko komunitatean eraldaketa soziala sustatu nahi da. Aniztasuna, inklusioa, ingurumena edo elkartasuna bezalako gai garrantzitsuak landuko dira proiektuan zehar. Landuko duen taldearen nahiaren arabera, gai bat edo beste jorratuko da. 

GUZTIONTZAKO ARTEA proiekturako 5 jarduera diseinatu dira eta gela bakoitzaren egutegira egokitzea gomendatzen dugu: 

  • 1. JARDUERA: Proiektuaren aurkezpena.
  • 2. JARDUERA: Gure ondare artistiko eta soziala.
  • 3. JARDUERA: Teknikaren aurkezpena.
  • 4. JARDUERA: Sorkuntzaren momentua. 
  • 5. JARDUERA: Proiektuaren aurpezpen eta ebaluazuioa.  

Funtsezkoa da kontuan hartzea proiektu hau garatzen den bitartean ez dela ikasgelako denbora guztia eskaini behar proiektua aurrera eramatera, astean saio batzuk baino ez baitira beharko Hezkuntza plastikoko ikasgaiean (herrialde bakoitzean duen izenaren arabera). Irakasle bakoitzak erabakiko du nola kudeatu saio hauek, programazioa aurrera eraman ahal izateko.   

Proposatutako jarduera guztien deskribapena 1. eranskinean_GUZTIONTZAKO ARTEA aurkituko duzu.

OHAR GARRANTZITSUA: Kontuan izan elkartasun kanpainan zehar Itaka-Escolapios eta mundu osoan garatzen ditugun proiektuak ezagutaraztea proposatzen dela. Zehazki, lehen  saioan, ikasleei Itaka-Escolapioseko LLUM proiektua aurkezteko gonbidapena egiten zaizue (PDF esteka)

DOKUMENTU HAUEK ERE BEHARKO DITUZUE:

  1. ESTEKA . Proiektuaren programazioa
  2. ESTEKA Proiektuaren faseak