Ipuinen mundua
Data: 2025(e)ko Urtarrilak 22
Arloak:
Kulturartekotasuna
Adina:
- 6-8
- 8-10
Helburuak :
- Kultura-aniztasunaren errespetua eta balorazioa sustatzea.
- Beste pertsona batzuekiko enpatia eta ulermena garatzea.
Valoración:
Sarrera:
Haurrekin talde handian hitz egingo dugu: Zer dakigu hemendik kanpo dauden kulturen inguruan? Zer ezagutzen dugu, janari, arropa, dantzak, musika…; Beste herrialde batean seniderik duen ikasleren bat dugu ikasgelan?. Beraiek hitz egiteko espazio bat sortuko dugu, eta taldean beste kultura bateko ikasleren bat izango bagenu, protagonista bihurtuko genuke, bere kultura eta ipuinen kontakizunak partekatzeko eskatuz eta beti ere esperientzia bakoitzaren alderdi positiboa eta balore ikaragarria azpimarratuko genuke.
Hausnarketa: Kultura guztiak garrantzitsuak direla eta gure arteko ezberdintasunak errespetatu behar ditugula esan nahi du Kulturartekotasunak. Elkarrekin bizitzen ikasi behar dugu, batak besteengandik ikasiz, harmonian aniztasuna balioetsiz eta aberastasun handi hortaz gozatuz.Ipuinen, pelikulen eta abestien bidez, beste herrialde batzuetako pertsonak ezagutu eta haien ohiturei buruz ikasi ahal izango dugu. Gure etxetik atera gabe bidaiatzra bezala da. Ezberdinak garen arren, guztiak sentimenduak eta bizipenak ditugu. Garrantzitsua da besteen ohiturak eta sinesmenak errespetatzea, haiek gureak errespetatzen dituzten bezala.
Jolas-jarduera:
Haurrei munduko mapak banatuko dizkiegu eta gure lurraldea eta aipatu ditugun lurralde eta kulturak identifikatu eta margotzera animatuko ditugu, migratu duten horiek egin dituzten distantziak bisualki adieraziz. Honen ondoren, identfikatu dituzten lurralde horietako banderak margotu (prest izango dituzu bandera hauen fotokopiak), bandera hauen atzekaldean bertako ezagunen izenak, aipatu dituzten elementuak, ipuinak, istorioak, janariak… idatzi edo margotuko dituzte.Eranskinetan dauden Kulturartekotasunari buruzko bideoei esker, gutako bakoitzak munduari kolorea ematen diogula indartu genezake. Era berean, Itaka eskolapiosek bultzatzen duen Teranga proiektua ere aurkeztu dezakegu, kulturartekotasun eta aberastasunaren adibide gisa.
Saioaren amaiera:
Borobil handi batean jarriz, haur bakoitzak erdian jartzen ditu egindako marrazkiak, eta “Romanos12:10” irakurgaia irakurriko dugu: Elkar maite ezazue anaiarteko maitasunez, ohoreari dagokionez, elkar hobetsiz. Eta guztiak elkarrekin abestuz bukatuko dugu ekintza.
ESTEKA INTERESGARRIAK