Kaosaren edo nahaspilaren hiria
Data: 2026(e)ko Urtarrilak 09
Arloak:
Bakea
Adina:
- 10-12
- 12-14
Helburuak :
- Arauak beharrezkoak direla jabetzea, modu baketsuan antolatzeko eta elkarrekin bizi ahal izateko.
- Arauen inguruan zer gustatzen zaigun eta zer ez hausnartzea, honen zergatiarekin batera.
Valoración:
Jarraiak izango diren bi saioetan egingo dugun jarduera honetan, araurik gabeko mundu bat imaginatzea planteatzen da. Ikasleak taldeka jarri eta imaginatu duten hori antzezteko eskatuko diegu.
Antzezlanen ondoren, arauen eta hauen erabileraren inguruko hausnarketa egingo dugu talde handian.
Jarduera pausoz pauso:Giro lasai eta sortzaile bat sortu ondoren, iritzi ezberdinen inguruko galdera eta erantzun libreekin, arauei buruzko iritzia eskatuko diegu (beharrezkoak diren, betetzea beharrezkoak diren...), eta idatziz utz dezatela iritzi hori, dinamikaren amaieran berriro irakurtzeko.
Ondoren, begiak itxita dituztela, bizitzako arau guztiak desagertu direla imajinatzea gonbidatuko ditugu ikasleak. "Zer egingo zenukete araurik gabe?" Eguneroko errutina gogoratuko dugu, errazagoa izateko egunero jarraitzen dituzten arau guztiez konturatzea.
Begiak itxita imajinatzen minutu batzuk igaro ondoren, talde txikitan elkartzeko eta imajinatutakoa partekatzeko eskatuko diegu. Araurik gabeko hiri batean hazten den beraien adineko haur baten eguneroko bizitza antzezteko eskatuko diegu.
Garrantzitsua da helduren laguntzarik gabe antolatzea eta erabakiak hartzea; haurrek erabaki behar dute gatazka edo erabaki bakoitza nola konpondu. Hezitzaileak arreta handia jarri behar du, eta elkarrekin lan egiten duten bitartean elkarri nola hitz egiten eta erreakzionatzen duten behatu.
Komenigarria izango litzateke oharrak hartzen joatea, arauak dauden ala ez kontuan hartuta, adibidez.
- - Ikasle guztiek beraien istorioa azaltzeko aukera berdina dute?
- - Beraoen artean entzuten al dira?
- - Nola antolatzen dira? (pautaren bat dute?)
- - Zein gatazkekin aurkitzen dira? Nola gainditen dituzte hauek?
Antzezpen guztiak amaitzean, hauen inguruko hausnarketa egin daiteke talde handian:
-
-
- 1. Posible izan al da araurik gabe bizitzea? Zerekin aurkitu dira pertsonaiak? Nola konpondu duzue? Araurik sortu duzue? Zein motatakoa? Nola egin duzue? Pertsonaien arteko borrokarik izan al da?
- 2. Zuek erabakitako arauak errespetatu al dituzue?
- 3. Aztertu dezagun nola joan den antzezlana prestatzeko prozesua. Nola sentitu zarete? Entzunak sentitu zarete? Nola antolatu zarete? Pozik zaudete emaitzarekin? Zuen taldelanean eraginkorrak izateko, taldearen funtzionamendurako barne-arauren bat erabili duzue?
- 4. Orain, garrantzitsua da arauen zentzuari buruzko hausnarketa egitea, elkarrekiko errespetutik elkar ulertzeko aukera ematen digun itun gisa. Zer funtzio dute arauek? Zer zentzu du horiek betetzeak? Ona al da kasu guztietan araua errespetatzea? Zer baldintza bete beharko lituzkete gizarteetan bizikidetza eta bakea bultzatzeko?
-
Ondorio gisa, taldean erabakiak hartzeko garaian beharrezkotzat jotzen dituzten trebetasunen eta jarreren zerrenda egin daiteke. Honekin batera, taldearen bizikidetza-arauak berrikustea eta hobetzeko proposamen batzuk baloratzea, egokia izango litzateke dinamikari amaiera emateko.
Iturria: Programa de educación para la paz. Escola de Cultura de Pau.




