Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Bakearen mezulariak

Data: 2022(e)ko Urtarrilak 31

Arloak:
Bakea

Adina:

  • 12-14
  • 14-16

Helburuak :

Ezagutu berri on bat eramatea zer den bakearen mezulari izanez.

Valoración:

(2 votos, promedio:
Loading...

Beharrezko materiala:

    • Mezuak edo gutunak biolentzia, bazterketa edo kutsu negatiboa duten mezuak. Atzeko aldean "Zeu zara aldaketa".
    • Birziklatzeko orriak, koloretako kartulinak, paper tolestuak.
    • Arkatzak, errotulagailuak, koloreak, guraizeak itsatsi.
    • Arropa
    • Musika alaia, soinua.

SENTITU:

Kokatu gazteak lurrean postontzi bat eratuz. Monitoreek negatiboak diren edo biolentzia eta desberdintasuna sustatzen duten irudiak edo mezuak dituzten gutunak botako dituzte erdira. Mezuak iristen diren neurrian, gazteek postontzian sartu diren mezuak irakurri edo ikusi beharko dituzte.

Jarduera egin ondoren, monitoreak galdera hauek egingo dizkie gazteei: Zer sentitu zuten postontzian zeuden gutunekin? zer aurkitu zuten mezuetan? eta, zer egin dezakete mezu guzti horiek positiboa den zerbaitetan bihurtzeko? Ondoren, kanpainaren leloa osatzeko letra den mezuen beste aldea ikustera gonbidatuko ditugu. Talde guztiak ezagutu beharko du leloa. "Zeu zara aldaketa"

IMAJINATU:

Aurrekoa kontuan hartuz, gazte bakoitzak flyer erako gutun bat egin beharko du bake mezu bat islatuz eta nahi duen moduan apainduz. Ondoren bakeari buruzko afixa bat prestatuko dute "Ez dago bakerako biderik, bakea da bidea " (Gandhi)

 

ALDATU: Challenge -  Bakearen Mezulariak

Afixa eta gutunak gauzatu ondoren, gazteak kalera aterako dira eta afixa aterako dute. Beste gazte batzuk mezulari jantzita egongo dira (aingeruak edo bakea irudikatzen duen pertsonaiaren bat Ama Teresa Kalkutakoa edo Gandhi, etab.). Musika alaiak girotuta bidean aurkitzen dituzten pertsonei emango dizkiete gutunak.


Jarduera hau 2022ko Bakearen Kanpainaren esparruan proposatzen da: ZEU ZARA ALDAKETA