Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Nire lekua mundua da, nire lekua bakea da

Data: 2024(e)ko Urtarrilak 08

Arloak:
Bakea

Adina:

  • 3-5
  • 6-8
  • 8-10
  • 10-12
  • 12-14
  • 14-16
  • 16-18

Helburuak :

  1. Hezkuntza komunitate osoarekin batera bakearen aldeko kezka, ekintza eta otoitza partekatzeko gune bat ospatzea.
  2. Munduko hainbat lekutan bizi den bidegabekeri eta mina ikustaraztea.
  3. Eskola-eremuan kristauen eta eskolapioen batasuna sustatzea.

Valoración:

(1 votos, promedio:
Loading...

Jarraian, Bakearen kanpainaren ekitaldi nagusia prestatzeko bi proposamen aurkezten dira, etapa guztietako ikasleen arteko topaketa bat sortu eta gela bakoitzean egindako jarduerak ikusaraziz.

1. Proposamena. Elkarrekin BAKEAREN alde:

Topaketa girotzeko eta ekitaldia dinamizatzeko, pertsona bat Calasanz-ez mozorrotu dezakegu. Edo mozorrotu gabe ere, Calasanz beti presente izanik, gugan duen konfiantza azpimarratuz dinamizatu genezake.  

Ekitaldia jolastokian egin daiteke, plangintza hau jarraituz:

- Ikastetxeko ikasle guztiak azaldu eta antolatzen diren bitartean musika egongo da. (5')

- Ekitaldiaren aurkezpena eta testuinguruaren azalpena (3')

- Elkarrekin egingo den otoitzaren irakurketa (3')

- Geletan egin diren jardueren aurkezpenak (HH-ko batek bere kartela aurkeztu dezake, 7 urteko beste batek bere marrazkia, eta horrela, ikasgeletan egindako 6 jarduerekin) – (10')

- Azken dantza eta agurra (5')

2.Proposamena. BAKEAREN ALDEKO MARTXA

Hezkuntza-komunitate osoa gonbidatu genezake martxa hau egitera (eskola-ordutegiaren barruan izan daiteke edo ez). Honen antolakuntzarekin batera, kontutan izan behar dugu aldez aurretik udaletxeari jakinarazi behar zaiola. Asmoa bakearen aldeko martxa isila prestatzea izango da.

Horretarako, txikienek egindako marrazki eta kartelekin pankarta handia prestatuko da. 10 eta 12 urte bitarteko proposamenaren ideiekin ere kartel edo pankarta txikiagoren bat osatu genezake.

Guzti honen asmoa herrian bakearen aldeko keinu honen ikusgarritasuna lortzea da, eragin eta esanahi handiagoa izan dezan parte hartzen duten ikasleengan.

A continuación, presentamos dos propuestas para preparar el ACTO CENTRAL de la campaña de la Paz, generando un encuentro entre alumnas y alumnos de todas las etapas en las que visibilizar las actividades realizadas en cada clase.


Jarduera hau 2024ko Bake Kanpainaren testuinguruan proposatzen da