Itaka Escolapios Itaka Escolapios

2026 – 25 URTE Bakea eraikitzen

 

2026. urte berri honetan, Itaka-Escolapios fundazioaren 25. urteurrena ospatzen dugu. 25 urteko bide, aurrerapen eta hazkunde, hezkuntzaren bidez mundua aldatzearen ideiarekin beti.

25 urte hauetan BAKEAREN ALDEKO LANA izan da oinarri nagusietako bat. Itaka sortu baino lehenagotik lantzen dugun oinarria, dakigun bezala, Bilboko Eskolapioetan (Itaka sortu baino 15 urte lehenago) GESTO POR LA PAZ jaio baitzen. Ekimen historikoa, ez bakarrik Euskadin, baita Espainia osoan ere, gizartearen zati handi batean sumatzen zen beldurra gainditu zuena, indarkeriak ilundutako lurralde batean mobilizazio isil eta baketsua bultzatuz.

Isiltasunetik abiatzen zen borroka horrek irabazi zuen. Urteak dira GESTO POR LA PAZ desagertu zela 2011n ETAren jarduera terrorista behin betiko amaitu ondoren. Hala ere, gaur egun, oraindik ere, indarkeriari aurre egiteko gai diren pertsonak behar dira. Gero eta polarizatuagoa dagoen gizarte honetan, non boteretsuek herrien, gizarteen eta kulturen arteko liskarra eragiten duten, ausartak izan behar dugu giza eskubideen alde, ozen oihu egiteko.

Bada denbora, bakearen aldeko lehen keinuaren urteurrenari buruzko albistea partekatu zela. Bertan, Jon Ander Zaratek oso ondo azaltzen du herritar bezala bizi dugun momentua eta ditugun erronkak, ez bakarrik Eskolapioetan, baizik eta gizarteko arlo guztietan. Merezi du bideao ikusi eta entzutea (BIDEORAKO ESTEKA).

Munduan presente gauden leku guztietan argi, gatz eta bake-eredu izan gaitezen, guztion artean aldaketa handi bat lor dezagun. Hala izan dadila.

 

2026 BAKEAREN ASTERAKO EKINTZA PROPOSAMENAK .