2021-2022 ZEU ZARA ALDAKETA
“Laburbilduz, non hasten dira giza eskubide unibertsalak? Ba toki txikietan, gugandik gertu, mapetan agertzen ez diren gertuko toki txikietan. Toki horietan gizonek, emakumeek eta haurrek, legearen aurrean berdinak izatea bilatzen dute, dituzten aukeretan eta diskriminaziorik gabeko duintasunean. Eskubide hauek ez badute ezer balio leku horietan, ez dute ezer balio ere beste edozein tokitan. Eskubide hauek defendatzeko hiritarrek ez badute ekintzarik egiten beraien inguruan, ez da aurrera pausorik emango gainontzeko tokietan”
Eleanor Roosvelt.- “Gure eskuetan”. 1958 egindako hitzaldia
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren X. urteurrenean
Argi dugu guztion ardura dela herrialde guztietan giza eskubideak betetzea defendatzea eta horregatik, beharrezkoa da hezkuntza (formala eta ez formala), konpromisoen planteamenduak eta gizartean parte-hartzea bezalako aspektuak lantzea gizarteak dituen arazo desberdinei heltzeko.
Giza eskubideen, bakearen eta biolentzia ezaren gaineko prestakuntza ikastetxeak eta hezkuntza proiektuak prestakuntza, arraza, kultura eta erlijio desberdinetako pertsonen arteko bake- eta ulermen- tresna bihurtzeko aukera da. Eskolapiook bizitzarako hezten dugu eta lan egiten dugun neska-mutikoen eta gazteen bizitza sozialean modu aktiboan parte-hartzeko beharrezko gaitasuna bilatzen ditugu.
Horregatik guztiagatik, hezitzaile guztiei, hezkuntzaren bidez mundu hobeago bat, mundu justuago bat eta humanoago bat sortzen laguntzeko deialdia egiten diegu, munduko toki desberdinetako pertsona guztiek beren gaitasunak aukera berdinekin erabat garatzeko aukera izan dezaten gizarte demokratiko, libre, justu, erantzule eta bakedun batean.
Era berean, Itaka-Escolapiosek BAKEAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO MISIOaren bidez gizartea eraldatzeko egiten dugun hezkuntza-proposamena lantzen jarraitu behar dugu.