Itaka Escolapios Itaka Escolapios

2013-2014ko Elkartasun Kanpaina “Portitarrak” zure eskuan

Data: 03 de Junho de 2018

Áreas:
Abordagem global-local

Idade:

  • 3-5

Objetivos :

Jarduera honen bitartez, gure superheroien balioak eta botereak zein diren jakin ahal izango dute ikasleek.
Dena dela, jarduera hau garatu baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu” kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea.

Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Propuesta Actividad

  • Saio honetan, kanpaina dinamizatzen duten superheroien hatz-txotxongiloak egin beharko dituzte ikasleek. Hartara, apurka-apurka ezagutu ahal izango ditugu guztiak. Hala ere, irakasleak bere ustez egokien den moduan dinamizatu ahal izango du aurkezpen hau.
  • Itaka-Eskolapioak Fundazioaren web orrian, pertsonaien eta euren dohaintzen azalpena dago ikusgai.
  • Hona hemen tailerrerako bi proposamen:

1. eranskina. Kartoi mehezko ereduak, margotzeko, ebakitzeko eta itsasteko.

2. eranskina. Aurpegiak margotu, ebaki eta artilezko edo latexezko eskularruan itsatsi.

Txotxongiloak amaitu dituztenean, irakasleak hurrengo olerkia[1] irakatsi ahal izango die, familiei kanpainaren inguruan landu dutenaren berri emateko.

Jantzi bereziak dituzte  eta berezko botereak ere.

Ulerkuntza, alaitasuna eta maitasuna dira euren berezko gaitasuna.

 Haiek superheroiak dira, baina ni neu ere heroia.

Maite ditut lagunak Jesusek maite nauen moduan.


[1] Era berean, Dominikar Errepublikako San Pedro ikastetxeko ikasleek asmatutako abestia ere proposatzen dugu. Horrela, bada, nahi izanez gero, irakasleak abestia irakatsi eta koreografia asmatu ahal izango du ikasleekin.

Material Necesario

Eskolatik: koloreak, artaziak eta kola.

Etxetik: eskularruak.

1. eranskina_xtitarrak zure eskuan_txantiloia

2. eranskina_xtitarrak zure eskuan_aurpegiak

3. eranskina_xtitarrak zure eskuan_abestia