Lankidetza-koadroak
Data: 2021(e)ko Urriak 25
Arloak:
Kulturartekotasuna
Bazterkeriaren aurkako borroka
Bakea
Adina:
- 10-12
- 12-14
- 14-16
Helburuak :
- Taldeetako lankidetza-mekanismoez hausnartzea.
- Ulertzea elkarlanak irtenbideak aurkitzen laguntzen duela.
- Ulertzea lehian aritzeak edo elkarlanean ez aritzeak irtenbideak aurkitzeko aukera atzeratzen edo saihesten duela.
Autor: Instituto Hegoa “Fichero de actividades para trabajar la solidaridad”.
Adjuntos:Valoración:
Bost lagunek dagozkien gutun-azalak jasoko dituzte koadro bat osatzeko zatiekin. Hala ere, ez dituzte edukiko koadroa osorik eratzeko beharrezko zati guztiak. Isilean eta keinurik egin gabe, zatiak trukatu beharko dituzte bakoitzak bere karratua osatzeko. Taldeak jarduera amaitutzat emango du taldekide bakoitzak gainerakoen tamaina bereko karratu bat eraiki duenean. Elkarlanean soilik lortuko dute eskatutako helburua betetzea.
Gela bost laguneko taldetan banatuko da. Ikasle gehiegi badaude, jokoaren begirale izango dira eta analisian eta amaierako eztabaidan parte hartuko dute. Parte-hartzaileak bosteko taldetan bilduko dira mahai baten inguruan. Talde bakoitzak bost gutun-azal jasoko ditu (A, B, C, D), barruan karratuaren zatiak dituztenak. Gutun-azal bakoitzak zati hauek ditu:
- A gutun-azala: i, h, e.
- B gutun-azala: a, a, a, c.
- C gutun-azala: a.
- D gutun-azala: d, f, j.
- E gutun-azala: g, b, f, c.
Gutun-azalak eta dagozkien piezak banatuta daude parte-hartzaileen arteko trukerik gabe karratua ezin osatzeko moduan.
Talde bakoitzak tamaina bereko bost karratu osatu behar ditu. Pieza batzuekin karratu txikiagoak osatu ahalko lirateke baina horrek ez du balio.
Lana amaitutzat emango da taldekide bakoitzak bere aurrean gainerako kideen tamaina bereko karratu bat osatu duenean. Parte-hartzaileak ezin dira hitzez edo zeinu bidez komunikatu. Taldekideek ezin dituzte eskatu hartu gainerako kideen zatiak edo zeinu bidez adierazi zati bat falta zaiela karratua osatzeko. Norbait ohartzen denean daukan piezetako bat ezin duela erabili, mahaiaren erdian ipiniko du erabili dezakeenak har dezan. Mahaiaren erdian jartzen diren piezak soilik har daitezke. Parte-hartzaileek ziurtatu behar dute euren zatiak eta osatzen ari diren karratua ez dela ikusten.
Behin talde guztiek tamaina bereko karratuak osatu dituztenean, jardueraren inguruko elkarrizketa eta hausnarketa bat egingo da jarduerari eta elkarlanari buruz:
-
- Nola aurkitu dute irtenbidea?
- Nola sentitu da C gutun-azala zuen kidea?
- Inor ohartu al da C gutun-azalean pieza bakarra zegoela?
- Zerk erraztu du elkarlana eta zerk zaildu du?
- Zer esan daiteke arazo komun bati irtenbidea aurkitzeari buruz?
Jarduera honek egiazko elkarlan-egoera bat sortzeko beharrezko baldintzak nabarmentzen ditu. Besteren artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:
-
- Ebatzi beharreko arazoa ezagutzea.
- Arazoa konpontzeko bakoitzak zer egin dezakeen jakitea.
- Besteek arazoa konpontzen lagun gaitzaketela ohartzea.
- Parte-hartzaileen arazo indibidualak ulertzea, zeintzuk arazo komunei irtenbidea bilatu aurretik arreta behar baitezaketen.
- Ulertzea arazo kolektiboen irtenbideek batzuetan arazo indibidualak berriro definitzea eskatzen dutela, jarduera honetan gertatzen den moduan bakoitzak dituen zatiak jokoan jarriz.
Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da:



