Memory escolapio
Data: 2022(e)ko Azaroak 10
Arloak:
Hezkidetza
Adina:
- 8-10
- 10-12
- 12-14
- 14-16
- 16-18
Helburuak :
- Partekatu gure esperientziak gure taldearekin.
- Beste toki batzuetako Calasanz Mugimenduaren parte diren pertsonak hobeto ezagutu.
- Calasanz Mugimenduak mundu mailan duen batasunaren jakitun izatea.
Valoración:
- Memory:
Memory jokoren partida hasteko, nahastu karta guztiak eta jarri ahoz behera, irudiak ikus ez daitezen. Lehenengo jokalariak bi karta itzuliko ditu, berdinak badira hartu egingo ditu, bestela berriro ezkutatuko ditu. Ondoren, hurrengo jokalariari dagokio gauza bera egitea, eta abar... Helburua karta ezberdinen kokapena memorizatzea da, bikotea osatzen duten 2 karta berdinei segidan buelta emateko, haiek kentzeko. Bikote guztiak aurkitzen direnean amaituko da partida. Karta gehien hartzea lortu duen jokalariak irabaziko du partida.
Kartak bere garaian Calasanzek umeei ekarri zizkien gauzei buruzko irudi pareak izango dira. Memory jokoan jokatu ditugun irudiei dagokienez, haurrak banatuko ditugu Calasanzek irakatsi zituen eta gure ustez gaur egun garrantzitsuak diren alderdiak lantzeko.
- Dinamika:
Galdera honi buruz hausnartuko dugu: Zer ekartzen dizu eskolapioak zure bizitzan? Eskola bat ekartzen dio bati, familia bat besteari, taldea beste bati...
Jarduera honen helburua gure gogoetak mundu osoan Calasanz Mugimenduaren parte diren pertsona guztiekin partekatu ahal izatea da. Horretarako edozein motatako edukiak sor ditzakezue, non zuen hausnarketak partekatuko dituzuen testu, hashtag, argazki, bideo, etab...-en bidez Posta elektroniko honetara: conectatemc@gmail.com
Guztiok galderari buruzko hausnarketa partekatzen duzuen edukia jasotzen den heinean, web orri honetan argitaratuko da: https://view.genial.ly/63641d2b427b86001bdd5887/presentation-tu-voz
Jarduera hau 2022-23 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da



