Zer nolako berdintasuna nahi dugu?
Data: 2021(e)ko Urriak 22
Arloak:
Hezkidetza
Adina:
- 16-18
- +18
Helburuak :
Berdintasunaren ideian sakontzea. Askotan adierazten digute gizon eta emakumeen arteko berdintasuna emakumeen rol maskulinoak hartzea dela, eta azaleko ideia horiek baztertzea da helburua.
Valoración:
Pixar-en Purl film laburra bitan ikustea proposatzen dugu:
Ingelesez (jatorrizko bertsioan), automatikoki itzulitako azpitituluekin:
https://www.youtube.com/watch?v=B6uuIHpFkuo&t=12s&ab_channel=Pixar
Behin ikusi ondoren, bideoaren gaiaren inguruko eztabaida bat egitea proposatzen dugu.
Zertaz ari da? Zer iruditzen zaigu? Ados gaude adierazten duenarekin?
Bigarren aldiz ikusi aurretik, El País egunkariko artikulu hau irakurtzeko gonbita luzatzen dugu:
https://elpais.com/elpais/2019/02/11/icon/1549890774_810142.html
Artikulua irakurri ondoren, berriro ikus dezakegu film laburra, artikuluak dioena kontuan hartuta. Geure ikuspuntua aldatu den ala ez eztabaidatu dezakegu eta berdintasuna sustatzeko bakoitzak egin dezakegunaren inguruan hausnartu.
Amaitzeko, berdintasunaren inguruko lau ondorio adostu ditzakegu, manifestu edo antzerako bitarteko baten bidez gainerako gela, ziklo edo ikastetxeko ikasleekin partekatzeko.
Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: