Calasanz, nire maisu eta gidaria
Data: 2025(e)ko Martxoak 12
Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Adina:
- 10-12
- 12-14
Helburuak :
Helburuak:
- Herrialde ezberdinetako hezkuntza sistema konparatzea eta giza eskubideen aurka dauden errealitateak antzematea.
- Genero-berdintasunaren eskubideen ezagutza eta bizitzan aukeratzeko dugun askatasuna indartzea.
- Bizitzak eskaintzen dizkigun baliabideak baloratzen ikastea.
- Calasanzek ireki zituen lehen ikastetxeen historia ezagutzea.
Valoración:
Gaian sartzen hasteko dinamika:
Lanbide ezberdinak erakusten dituzten kartelak izango ditugu: hezitzailea, polizia, medikua eta sukaldaria. Bestalde, behar ezberdinak adierazten dituzten kartelak ere prestatuko ditugu(“ez dakit irakurtzen”, “ez dakit idazten”, “gose naiz”, “gaixorik nago”, “lapurra da”, “behartsua naiz”, borrokak, txertoak, segurtasuna..). Hauek adibide batzuk besterik ez dira, egokiagoak iruditzen zaizkizuen lanbide zein beharrak proposatu eta presta ditzakezue.
Hasteko, bakoitzak kartel bat tripan itsatsiko du.Jardueraren garapena:
Lanbidearen kartela duten haurrek, lanbide hori antzeztu beharko dute eta beraien beharra izan dezaketen guztiak beraiekin joateko konbentzitu. Ekintza hasi aurretik, “beharra” izango duten ikasle guzti horiekin bilduko gara eta lanbidekoei zaila jartzeko eskatuko diegu. Aitzakiak jarri behar dituztela esan eta behar ezberdin batzuk, lanbide bat baino gehiagorekin joan daitekenez, hoberen konbentzitzen duenarekin joateko esango diegu.
Ekintza hasteko, ikasle guztiak nahastu egingo dira.
Jolas honen bidez, San Jose de Calasanz-en lana ikusi ahal izango dute, Eskolapioen ikastetxeak boluntarioekin batera sortzen joan zenean, lanbide guzti hauek baloratu zituen eta hezkuntza integralari ekarpena egiten ziotela sinesten zuen.
Jokoari esker taldea aktibatu ondoren, otoitzarekin hasiko gara (Romanos 12:3-8)
Jainkoak eman didan dohainaren izenean, hau diotsuet guztioi eta bakoitzari: ez hartu zeuen burua behar den baino handiagotzat; izan zaitezte neurritsu, Jainkoak bakoitzari eman dion sinesmenaren arabera. Izan ere, gorputza bat den arren, atal asko ditu, eta ez dute atal guztiek eginkizun bera; berdin guk ere: asko garen arren, Kristorekin elkarturik gorputz bat egiten dugu eta guztiok bata bestearen atal gara. Dohain ezberdinak ditugu, Jainkoak eman nahi izan dizkigun araberakoak. Beraz, Jainkoaren izenean mintzo denak iragar beza Jainkoaren hitza sinesmenari dagokionez ; Jainkoak zerbitzari egin duena saia bedi zerbitzuan; irakaslea irakasten; adore-emailea adore ematen. Bere ondasunak banatzen dituenak bana bitza eskuzabaltasunez ; buru egiten duenak egin beza arduraz; erruki-egintzak egiten dituenak, alaitasunez.Testu honetatik abiatuta, dinamikan eragindako sentimendu eta balioei buruzko gogoeta egingo dugu, baita Jainkoak bakoitzari eman digun dohaina zein den eta gizarte honen aldaketa eraldatzailean laguntzeko lanbide batean nola indartu nahiko luketen pentsatzea ere.
Taldeko elkarrizketa sortzeko galdera sorta:
Haur batzuk zergatik ez dira eskolara joaten? Zer da absentismoa? Zein izan daiteke absentismoaren arrazoia? Herrialde garatuetan zeintzuk izan daitezke ikasketak uzteko arrazoiak? Garapen-prozesuan dauden herrialdeetan, zeintzuk izan daitezke ikasketak uzteko arrazoiak? Zure herrian horrelakorik gertatzen al da?
Aurreko jolasean, lanbide ezberdinak pertsonak erakartzen saiatzen ari zirela ikusi dugu. Baina zaren pertsona zarela, berdintasunez eskaintzen dizkizute laguntza hauek? Polita izango litzateke baietz esatea. San Jose de Calasanz bai izan zela horrelakoa, berdintasun osoz, beharra zuten pertsona guztiei laguntzen saiatu zen eta gaur egun Itaka-escolapios-en ditugun boluntario askok ere bere bidea jarraituz lan egiten dute.
Hurrengo ekintza, familiarekin egiteko izango da. Gai guzti honetan arreta gehien deitu dien puntu horren inguruko ipuin bat idazteko eskatuko zaie. Hurrengo egunean partekatuko ditugu.
BIGARREN TOPAKETA:Erabakien laberintoa:
Beharko duguna:Papera, errotulagailuak eta mugitzeko espazio zabala.
Garapena:
1.Laberintoa sortzea:Dugun espazioa txokoka zatituko dugu eta zati bakoitzean gazteen bizitzako ohiko egoera bat adieraziko duen antzezpena egingo duen begirale bat jarriko da: azterketa baterako ikastea, lagunekin ateratzea, irakasleari gezur bat esatea, anaiari eskatu gabe berea den zerbait hartzea…
Txoko bakoitzean, aukera ezberdinak adierazteko kartelak jarriko ditugu: "ikasten gelditu" edo "parrandara atera", "Egia esan" edo "Gezurra esan").
2.Dinamikaren azalpena:Gazteei azalduko diegu, bakoitzak labirintoa zeharkatu beharko duela, eta txoko bakoitzean aukera bat aukeratu beharko dutela. Aukera bakoitzak ondorio positiboak edo negatiboak izango ditu.
3.Dinamikaren garapena:Gazteak talde txikietan edo bikoteka banatuko ditugu.
Talde edo bikote bakoitzak laberintoa zeharkatu beharko du, txoko bakoitzean aukera bat hautatuz.
Aukera bakoitzaren ondoren, motzean bertan dagoen begiralean azalduko die beraien aukera horren ondorioa zein izan daitekeen (adibidez, "ikastea" aukeratzean, azterketan emaitza ona lor lezakete, baina "parrandan ateratzea" aukeratzean, kontzentratzeko zailtasunak izan ditzakete).
Emaitzak:Ibilbidearen amaieran, talde bakoitzak azken emaitzara eramango dituen erabakien konbinazio ezberdin bat izango du.
Amaiera ezberdinak presta ditzakezu, batzuk positiboak eta beste batzuk negatiboak, egindako aukeraketen arabera.
Talde handian ekintzaren inguruko gogoeta egingo dugu eta bakoitzaren bizitzarekin lotzen saiatuko gara, benetako egoerak partekatzeko eskatuz.
Bideak aukeratzeko askatasuna izateko eskubidea dugu, baina kontuan hartu behar da, nire ingurukoen beharrak ere kontuan hartu beharko ditudala aukeraketa egiterakoan eta nireak bakarrik.
Topaketarekin bukatzeko, familian idatzi ditugun ipuinak irakurri ditzakegu. 16-17 Elkartasun kanpaina: ABSENTISMO (Gaztelaniaz) ERANSKINA: konparatu eta kontrastatu