Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Bidai bat berdintasuneruntz

Data: 2025(e)ko Urtarrilak 22

Arloak:
Hezkidetza
Kulturartekotasuna

Adina:

  • 14-16
  • 16-18

Helburuak :

Helburu orokorra: Berdintasunaren aldeko borroka eta genero ezberdintasuni buruzko kontzientzia kritikoa sustatzea nerabeen artean.

Helburu espezifikoak:

Genero-rol tradizionalak eta horiek gizartean dituzten inpaktuak identifikatzea.

Emakumeen eskubideen aldeko borroka historikoak eta egungoak aztertzea. Emakumeek gaur egun dituzten erronka eta aukerei buruz hausnartzea. Genero-berdintasunarekin lotutako ideiak sormenez adierazteko eta komunikatzeko trebetasunak garatzea.

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...
JUSTIFIKAZIOA

Gaur egungo errealitate eta testuinguruak berdintasunaren beharraz eta lehentasunaz hitz egiten digu, garai ezberdinak bizi izan ditugun arren; irekiagoak, anitzagok eta inklusiboagoak gara, baina emakumeak gaur egungo errealitatean duen rola ikusarazteko borrokak indarrean jarraitzen du. Proiektu honek 15 eta 18 urte bitarteko nerabeengan emakumeak gizarte garaikidean duen paperari buruzko hausnarketa sakona sustatu nahi du. Jarduera praktiko eta parte hartzaileen bidez, emakumeek aurre egin beharreko borrokak, erronkak eta konplexutasunak ikustarazi nahi dira, genero berdintasuna eta pertsona guztiekiko errespetua sustatuz. Eta bide horretan, haien borroka, gizarte mailan dituzten zailtasunak eta egungo inplikazioa baloratzea.

  PROIEKTUAREN METODOLOGIA

Proiektu hau aurrera eramateko ordubeteko 6 saio proposatzen dira:

 

1. SAIOA: Emakumeak RD.Congo-n duen papera ezagutzea.

  • Herrialdeko errealitate sozioekonomiko eta kulturalari buruzko ikerketa, emakumeak familian, eskolan, politikan... duten papera azpimarratuz.
  • Eskola Txikiek Kikonkan (Kongoko Errepublika Demokratikoan) garatzen duten misioaren zati bat ezagutzea, proiektuaren fitxaren bidez. Horri buruz hausnartzea eta gure munduko hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan emakumearen sustapenari buruz eztabaidatzea.

2.SAIOA: Genero-estereotipoak indartzen dituzten publizitate-iragarkiak eta marketin-kanpainak aztertzea.

  • Gereno estereotipo zehatzen bat indartzen duten bizpahiru publizitate-iragarki aukeratu eta analizatzea. Maskulinitate indartxu, elegante eta sentimenduz eza eta emazkumezkoen zeregin txikia, mespretxuzkoa, sexualizatua... nola dagoen aztertuko da.

3.SAIOA: Funtsezko kontzeptuak aztertzea: generoa, berdintasuna, diskriminazioa, genero-estereotipoak...

  • Ikertu gaur egun asko erabiltzen diren funtsezko kontzeptuak, eta idatzi erraz ikus dezakezun lekuren batean. Aztertu genero-estereotipo markatuenak, eta talde handian ondorengo galdera "detonanteei" erantzunez eztabaida bat sortuko da.
  • Kontzeptu hauek errealak, egokiak eta gaur egungo errealitatekoak direla uste duzu?/Emakumeak benetan estereotipo negatiboak ditu? Genero-estereotipoek egungo errealitatea erantzuten dute?

4.SAIOA: Egindako ekarpenekin historia eta gizartea markatu dituzten emakumeen collage bat sortuko dugu. Taldearen iritzi pertsonalak sartzea zergatik diren garrantzitsuak..

  • Egindako ekarpenekin historia eta gizartea markatu dituzten emakumeen collage bat sortuko duzu kuadernoan, zure iritzi pertsonala era plazaratuz.
  • Collage hori egin aurretik, garrantzitsua da munduko historian benetako aldaketa eragin duten 5-10 emakume ikertzea.

5. SAIOA: Emakume eredugarri baten bizitza aukeratuko dugu, emakumeen borroka ikusarazteko duen aurkezpen polit bat sortzeko (kartelak, bideoak, olerkiak, idatziak...).

  • Aurreko ikerketatik modu pertsonalean motibatu eta inspiratu zaituen emakume bat aukeratu eta bere borrokaren eta bizitzaren omenez, obra bat sortuko dugu. Bertan, pertsona garrantzitsu horrek hasi zuen borrokaren jarraipena nabaritu beharko da.

6.SAIOA: Azken produktuen aurkezpena egin eta gaur egungo eta etorkizuneko emakumearen paperaren inguruko orri bateko hausnarketa pertsonal bat egingo dugu.

  • Talde handian eigndako lanak aurkeztuko dira.
  • Gidariak azken hausnarketaren aurretik talde handian aldaketarako puntu garrantzitsu batzeuk aipatuko ditu.

Funtsezkoa da kontuan hartzea proiektu hau garatzen den bitartean ez dela ikasgelako denbora guztia eskaini behar proiektua aurrera eramatera, astean saio batzuk baino ez baitira beharko Hezkuntza plastikoko ikasgaiean (herrialde bakoitzean duen izenaren arabera). Irakasle bakoitzak erabakiko du nola kudeatu saio hauek, programazioa aurrera eraman ahal izateko.  

 

OHAR GARRANTZITSUA: Ikasgelan IeZ metodologian lantzea ezinezkoa bazaizu eta proposamen errazago bat behar baduzu, gutxienez aurkeztu dugun lehenengo saioa aurrera eramatea eskatu nahiko genizuke. Kikonkako Itaka-Escolapios-eko proiekturaren fitxa (esteka)