Zaindu dezagun planeta, zuhaitz bat landatuz
Data: 2025(e)ko Urtarrilak 22
Arloak:
Garapen jasangarria
Adina:
- 8-10
- 10-12
Helburuak :
- Lurraren zaintzaz jabetzea.
- Zuhaitzek ingurumenerako dituzten onurak ezagutzea.
- Haur eta gazteei lurrarekiko lotura erraztea, zuhaitz bat landatuz, eta hau zaintzean erantzukizuna sortuz.
Valoración:
https://www.youtube.com/watch?v=5skQ0h2EXAk
Zuhaitz bat landatzea bizitza emateko eta etorkizuna eraikitzeko modu bat da. Zuhaitzak izaki bizidunak dira, ingurumen-onurak emateko jaio eta hazten direnak, bizitza bere forma guztietan garatzea ahalbidetzen dutenak.
Ekintza honi esker haurrek landare baten bizitzaren zikloak nola funtzionatzen duen ezin hobeto ulertuko dute begiekin ikus dezaketelako prozesu osoa eta beraz, edozein ikasketa geureganatzeko bezala, gomendagarriena beraiek esperimentatzea da.
Horretarako, kimu batzuk lortzen has gaiteke botila txiki batean jarriz eta bertan haziak landatuz (dilista bat, garbantzu bat, babarrun bat...) eta egunero ureztatu ondoren, nola ereiten diren ikusi ahal izango dute. Osasuntsu eta indartsu egoteko “jan eta edan” egiten dugun bezala, landareek ere behar dutena aipatuko dugu.
Haurra bere landarea zaintzeaz arduratuko da eta ilusioz ikusiko du nola hazten doan, nola ateratzen zaizkion lehen hostoak eta nola agertzen diren azkenean landarearen fruituak.Haziak ernaltzeko pausoak:
Jarraitu urrats erraz hauek “hazi ernatzaile” bat lortzeko, modu erraz eta eraginkorrean:
- Kristalezko pote baten barruan, pareta guztia estaliko duen kotoia xafla zilindro bat sartuko dugu.
- Bete itzazu ontziaren erdiko espazioak harea pixka batekin.
- Haziak potearen barruan jarri kotoiari pegatuta, botilaren erdi-erdian.
- “Hazi ernatzailea” goizean eguzki-argia jasotzen duen leku batean utzi.
- Kotoia heze mantendu behar dugu tarteka ura botaz. Gogoratu gehiegizko ura txarra dela, haziak usteldu daitezkeelako eta ez erne.
- Tarteka, bi egunez behin agian, kristalezko potea biratu argi kondizio berdinak izan ditzaten hazi guztiek.
Galdera hauek talde handian erantzun dizitzakegu. Zer ikasi dugu prozesu guzti honetan? Zer da zaintza? Nolakoa izan da esperientzia?