Aldaketa eta transformazioa
Data: 2023(e)ko Azaroak 19
Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Ikuspegi globala-lokala
Bazterkeriaren aurkako borroka
Adina:
- +18
Helburuak :
- Gizarte-eraldaketaren alde lan egiten duten Itaka-Escolapios-en proiektuak ezagutzea. Mozambike eta Venezuelan daudenak adibidez.
- Itaka-Escolapios-en elkartasun kanpaina ekonomikoki babesteko ekintza komunitarioa planteatzea.
- FICHA-RS-VENEZUELA-CI23-24.pdf
- FICHA-RS-AGROPASTORALCI23-24.pdf
- fichas-ST-VENEZUELA-ING-1.pdf
- fichas-ST-MOZAMBIQUE-ING-1.pdf
Valoración:
Marinek zuzendutako jarduera honek gure errealitate ekonomikoa eta politikoa kritikotasun handiagoz ikustera gonbidatzen gaitu. Hauekin aldaketa-prozesu nabarmena sor dezakegunez, Marine-k gizartearen aldaketaz eta transformazioaz arduratzen diren bi proiektu oso garrantzitsuren berri ere ematen digu. Lehenengoa, Mozanbikeko nekazaritza eta abeltzaintza proiektua da eta bigarrena, eragin ekonomiko eta sozial argiarekin Venezuelako premia bereziak dituzten pertsonentzako ekintzailetza proiektua da.
Kaixo Marine naiz, 23-24 elkartasun kanpainarako tripulazioko partaidea, San Jose de Calasanz-en idealarekin beti eta leialki lagunduz, niri egokitu zait zuekin eragin ekonomikoa duten gizarte-proiektuen inguruko gogoeta egitea. Eskolapioen geografian dauden proiektu hauen biziraupena ziurtatzeko egin beharreko lanaren garrantzia ere aztertuko dugu.
Fraternitateko taldea, eskolapioen talde handi eta garrantzitsua zaretenez, zuentzako luzatu nahiko nukeen gonbidapena hauetako proiektu bati laguntzeko kanpaina txiki bat antolatzea izango litzateke. Gure testuinguruan zein gugandik urrun dagoen testuinguru bateko proiektuari ekonomikoki laguntzeko planteatu daiteke. Urrutira ura bidali, edo gure bizilagunari falta zaion eskolako uniformea erosiz; Gure ekintzak transformatzaileak izateko ez dute zertan erraldoiak izan, umiltasun eta maitasunetik eginak baizik. Argi izan behar dugu egiten dugun hori baino garrantzitsuagoa dela egitearen zergatia, eta espero dut ekintzaren bidez ebanjelizatzeko modua aurkitzea. Ekintzen bidez haratago iristeko aukera izango dugu, gertuen ditugun pertsonei lagunduz, misioaren bultzatzaile onak izanez, bihotz ezberdinak ukituz eta ondorioz, aldaketa eta transformazioa lortuz.
Adostu zuen artean diru bilketa nola gauzatu nahi duzuen, zuen errealitatearen arabera. Polita izango litzateke proiektu txiki hau aurrera eramateaz gain, diru kopuru bat gure kanpainarako gordeko bazenute. Horrela, leku guztietako fraternitate taldeek egindako diru bilketaren zati batekin, jada ezagunak dituzuen proiektuetan aldaketa handiak lor ditzakegu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu fundazioaren, Calasanzen eta kanpaina handi honek eraldatuko dituen geografia eskolapiako errealitate guztien partez.
DOCUMENTO HAUEK BEHARKO DITUZU:
Arduera hau 2023-24 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da.