Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Bere pausotxoak zaintzen

Data: 2023(e)ko Azaroak 18

Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Bazterkeriaren aurkako borroka

Adina:

  • +18

Helburuak :

  • Guanabacoa-ko (Cuba) Madrilgo Aluche auzoko (Espainia) Itaka-Escolapios-en gizarte eta hezkuntza zentroen errealitatea ezagutzea.
  • Haurraren “zentralitatea”(haurra erdigunean) lantzea, Haurren Eskubideak ezagutu eta zainduz.
Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Jarduera hau lagun ditugun Elikya eta Esengorekin batera egingo dugu. Lehenengo Madril eta Guanabacoan dauden gizarte eta hezkuntza zentroetako errealitatea ezagutuko dugu. Bion arteko lanerako estilo ezberdinak ikusi eta familia eskolapioan zein eragin positibo izan dezakeen ikusiz eta gizarte-eraldaketarako aurrera pauso txikiak emanez.

Eskolapioen fraternitatea beti arduratuko da txikienen beharretaz; horixe zen, hain zuzen ere, Calasanz gure zaindariaren errealitate eta oinarrizko interesa. Esan nahiko genuke gaur egun munduan zehar dauden gure haurren testuingurua ez dela hain zaila edo erasotua, baina gezurra izango litzateke.  Iraultza teknologikoan bizi gara,  kristau balioen etengabeko deshumanizazioan; horregatik da hain garrantzitsua gure haurren eskubideak indartzea eta ikusaraztea eta munduko beste puntako haurren errealitateak ezagutzea.

Gu (Elykia eta Esengo) Kongoko Errepublika Demokratikokoak gara. Gure lurraldeko haurrei esan nahiko genieke munduko beste leku batzuetako haurren eskubide berdinak eskuratu genitzakeela, baina gezurra izango litzateke hau ere.  Desberdintasun hauek ikusarazteko, Madril eta Guanabakoako zentroak ezagutuko ditugu.

Fraternitateetatik haurren eskubideen zaintzaren helduentzako dekalogo bat egingo duzue,  ondoren zuen inguruko zentroetan ikusgai jarriz zabalduko dena; zaila izango da gure gizarte “helduzentrista”-tik atera  eta haurra erdigunean jartzen duen gizarte ideal batean amestea, baina hori izango da lehen pausotxoa.

Lan guztia ikusgai daukazuenean, honen argazki eta bideoak zuen probintziako kanpainako koordinazioarekin partekatzea eskatu nahi dizuegu, material hau gurekin eduki ahal izateko, interesgarria izango delako munduko hainbat lekutako helduok haurtzaroaren zaintzaren inguruan ditugun iritziak kontrastatzea.

Dokumentu hauek beharko dituzu:

CSE Kuba Fitxa

CSE Aluche fitxa


Arduera hau 2023-24 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da.