Munduaren astea
Data: 2021(e)ko Urriak 26
Arloak:
Kulturartekotasuna
Bazterkeriaren aurkako borroka
Adina:
- 16-18
- +18
Helburuak :
- Ikasleak munduko kultura aniztasuna errespetatzearen inguruan sentsibilizatzea.
- Kulturak alderatzea, antzekotasunak bilatuz eta desberdintasunak baloratuz.
- Kultura aniztasunak nola aberasten gaituen ezagutaraztea.
- Ikastetxeko ikasle helduenei eskolapioen elkartasun kanpainaren inguruko hezkuntza- eta sentsibilizazio-lanen ardura ematea.
Valoración:
Irakasleek ikasleak motibatuko dituzte kultura aniztasunaren aberastasunaren inguruan.
Irakasleek jarduera hori lotuko dute eskolapioen elkartasun kanpainaren bilketa lanekin.
Ikasleek ikerketa bat egingo dute, Itaka-Eskolapioen sareko hezkuntza-zentroak dauden herrialde anitzetako kulturak ezagutzeko: Bolivia, Kamerun, Gabon, India, Mozambike, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Senegal eta Venezuela.
Ikasleak taldetan banatuko dira herrialde horietako kulturak ikertzeko eta horien inguruko aurkezpenak egiteko.
Aurkezpenak prestatzeko, kultura bakoitzaren ezaugarriak hodeietan biltzen dituen eranskina bete dezakete. Hodeiak elkartzen diren puntuetan kulturek komunean dituzten ezaugarriak biltzen dira.
Behin kultura bakoitzaren aurkezpena prestatuta, talde osoak edo taldearen ordezkariak aurkezpena egingo du ikastetxeko ikasle gazteenen aurrean.
Aurkezpena egiteko, mintzagai den kulturari jarraiki karakterizatu daitezke aurkezleak.
Asteko egun bakoitzean aurkezpen bat egin daiteke; horrela, Itaka-Eskolapioen sareko hezkuntza-zentroak dauden herrialdeetako kultura guztiak ezagutarazi daitezke egun gutxi batzuetan.
Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: 



