Besarkada musikalak
Data: 2024(e)ko Urtarrilak 02
Arloak:
Bakea
Adina:
- 3-5
Helburuak :
- Zoriontasuna, harremanen sinpletasunean eta egunerokotasunean identifikatzea.
- Gelara etor daitezkeen taldekide berrien harrera egokirako ingurua garatzea.
Autor: .
Adjuntos:Valoración:
Iraupena: 20 minutu
Beharrezko materialak: musika eta interneterako sarbidea.
1.momentua: Otoitza
Goizero bezala, eguna Jesus agurtzen hasiko dugu, baina gainera gaur egun berezia izango da, bakearen astea ospatzen ari garelako. Gaurko otoitza gorputz osoarekin egingo dugu: lagunak maitasunez tratatuko ditugu, Jesusek nahi duen bezala eta batez ere, Berak tratatzen gaituen bezala.
Entzun dezagun lehenik, Jesusen istorio bat:
Jesus heldu bilakatu zenean, mundu guztiari esaten hasi zitzaion:
Jainkoaren Erreinua, maitasunarena eta alaitasunarena, zuen artean dago!
Jendeari albiste polit hauek entzutea gustatzen zitzaizkionez, bere inguruan biltzen ziren, eta entzuten jarraitzen zuten:
POZTU triste zaudetenok!
POZTU bihotza garbi duzuenok!
POZTU bakea eta justizia bilatzen dituzuenak!
POZTU ZAITEZTE, JAINKOAK MAITE ZAITUZTE-lako, gurasorik onenak beren seme-alabak maite dituzten bezala!
Zuek zarete munduko GATZA, lurrari zaporea eta poza ematen diona.
Zuek zarete triste eta ilun daudenek behar duten ARGIA
Zoriontasuna ez dago gauza fisikoetan, bilatu bakoitzak BENETAKO ZORIONTASUNA.
(Iturria: Mi Biblia Infantil, Carmen Sara Floriano eta Valentí Gubianas)
2. momentua: Taldeko hausnarketa
Zer esan nahi digu istorio honek? Bada, Jesusek beti zoriontsu nahi gaituela, eta gure artean modu egokian tratatuz, zoriontsu egin gaitezkeela bata bestea. Mundu guztia Jesusek maite gaituen bezala maitatzean eta maitatuak sentitzen garenean, zoriontsu sentitzen gara.
Goazen ikustera. Guztiak zutik jarriko gara, eta abestia hasten denean, dantzan hasiko gara (esteka). Abestia gelditu eta ezer entzuten ez den unean, besarkada bat emango diogu gertuen dagoen pertsonari. Oso garrantzitsua da ziurtatzea inor ez dela bakarrik geratzen, beraz, hiruko besarkada bat eman behar badugu, arazorik gabe egin dezakegu.
Hiruzpalau aldiz egingo dugu eta ondoren borobilean eserita txikiei entzungo diegu, besarkada goxo bat jaso ondoren sentitzen dutena adierazten. Zoriontasunaren antza al du horrek? Horrela maite gaitu Jesusek, alai, zoriontsu eta besteak zoriontsu eginez.
Bukatzeko begiak itxi, eskuetatik heldu eta errepikatu egingo dugu: "Jesus, zure laguna izan nahi dut, egunero. Eta munduko besarkadarik goxoenak duen maitasun guztiarekin maiteko zaitut".
3.momentua: Sormen proposamena
Jesusi ezin izan diogunez besarkada bat eman, marrazki polit bat prestatuko diogu bakea ospatzen dugun eguneko otoitzean eskaintzeko, edo etxera eraman eta gure gelan gordetzeko Jesusi eman nahi dizkiogun besarkadaz oroituz.
Jarduera hau 2024ko Bake Kanpainaren testuinguruan proposatzen da



