Transmisio katea
Data: 2026(e)ko Urtarrilak 09
Arloak:
Bakea
Adina:
- 8-10
Helburuak :
- Entzuteko eta ideiak bateratzeko gaitasuna garatzea.
- Komunikazio-arazo posibleei eta horien ondorioei buruzko eztabaida piztea.
Valoración:
Taldekide batzuk gelatik aterako ditugu, edozein aitzaki jarrita.
Bitartean, taldekide batek asmatutako gatazka bat kontatuko du gelan, posible izango balitz zehaztasun askorekin (idatzita eraman daiteke, aurretik ikasita ekartzeko edo egunean bertan irakurtzeko)
Entzule moduan egon den pertsonetako batek atera den bati deitu eta kontatu egingo dio. Honek, ondoren, ezer ez dakiten beste bati kontatuko dio, eta horrela gelatik atera diren taldeko pertsona guztietatik pasa arte.
Prozesua amaitzean, hasierako eta amaierako informazioa konparatuko dugu taldeko kide guztiekin batera. Hau egitean, zer gertatu den eta zertatu den horren zergatiaren inguruan hausnartzera eta komentatzera gonbidatuko ditugu.
Garrantzitsua da dinamikaren amaieran hezitzaileak edo irakasleak komunikazio on eta zaindu baten garrantziarekin amaitzea, gatazkak saihesteko, prebentzioa tresna nagusietako bat baita. Kontuan hartuta, istorio edo gertaera beraren aurrean, eta inolako kalterik bilatu gabe, bertsio desberdinak egon daitezkeela.




