Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Bake-batzordea

Data: 2021(e)ko Abenduak 30

Arloak:
Bakea

Adina:

  • 8-10
  • 10-12

Helburuak :

  • Bakearen eta Giza Eskubideen kontzeptua ikasgelako eguneroko bizipenetan sartzea.
  • Haurren eta gazteen artean bizikidetza espazioak ahalbidetzen dituzten ikasgela-dinamikak sustatzea.
  • Gatazkak konpontzeko tresnak ahalbidetzea.
  • Bakoitzak bere harri koskorra ekarriz BAKEA egotea lor dezakegula gauzatzen saiatzea.
  • Gelakideak zaintzea gatazka egoeretan.
Adjuntos:

Valoración:

(2 votos, promedio:
Loading...

Calasanz-ek zioen: “Ikasleek guraso-maitasuna eta denbora aprobetxatzeko gogoa ikusten dutenean irakaslearengan, gogoz joaten dira eskolara.“ 


Eskola orduetan eskolan egiteko jarduera: 50 minutu

Beharrezko materiala:

    • Bideoa ikusteko proiektua.
    • Batzordearentzako arauak / gidaliburuak inprimatuta.
    • Pinak, dominak edo Batzordean entregatzeko beste edozein bereizgarri

PROPOSUTAKO JARDUERA:

 

SENTITU: Jarduera honetarako giro lasaiagoa eta parte-hartzaileagoa sortzen saiatuko gara. Norberak sentitzen duenaz hitz egiteko eta ikasgelan azaldu ahal izateko moduko espazioa. 

Saioari honako bideo hau ikusiz ekingo diogu: LOU (Disney Pixar) (bideoa hemen)

Ikustaldian etenaldiak egitea gomendatzen da bideoa komentatu ahal izateko. Jarraian, hausnartzen laguntzeko zenbait galdera egingo dizkiegu ikasleei:

Lehen eszena: J.J-k gelakideak gogaitzen ditu eta jostailuak kentzen dizkie  Zer nolako portaera du haurrak? Zeintzuk dira portaera horren ondorioak? Zer nolako portaera dute gainontzeko haurrek berarekiko? Zer gertatuko zaiola uste duzu?

Bigarren eszena: J.J. eta Lou-ren arteko jazarpena: Zergatik nahi dio Lou-k motxila kentzea? Zein jostailu galdu du mutikoak? J.J.-k peluxea motxilaren truke aldatzea proposatzen dio Lou-ri. Uste duzu peluxea garrantzitsua dela berarentzat? Zergatik?

Hirugarren eszena: J.J.-ren jarrera aldaketa :Zer uste duzu pentsatu duela J.J.-k neskatilak besarkada eman dionean? Zer sentitu du? Besarkadaren ostean, jarrera aldatzen du. Zergatik? Nola sentitu zen mutikoa azkenean? Jarduerak pena merezi izan duela uste duzu? Uste duzu oraindik aurrera ongi portatzen jarraituko duela?

 

IMAJINATU: J.J.-ri gertatu zaion bezala, batzuetan norbaiten laguntza behar izaten dugu gure arazoak konpontzen laguntzeko. Ideia honekin, BAKEAREN-BATZORDEA sortuko dugu gelan. Proposamena haurrei aurkezteko modua:

BAKEAREN-BATZORDEA

  1. Norbaitek gelakide batekin arazo bat duenean, lehenengo bien artean konpontzen eta bakea lortzen saiatu beharko dute.
  2. Arazoa ezin denean konpondu, orduan BATZORDEAK hartuko du esku. Batzordea bien artean BAKEA ezartzen saiatuko da irakaslearen laguntzarik gabe.
  3. Ez badu lortzen, irakaslearengana jo beharko du arazoa konpontzeko.
 

GARRANTZITSUA: Edozein pertsonak erabili ahal izango du BAKEAREN postontzia. Bertan, idatziz utziko da modu anonimoan gelan identifikatzen den arazoa. Nahiago izanez gero, posible da gatazkan sartuta dagoen gelakideak ere zuzenean jo dezake BATZORDEARENGANA.

BATZORDEA hilero aldatzen joango da, haur guztiek parte hartu ahal izateko.

BATZORDEKO kideak identifikatzeko, Itaka-ren logoa eta Bakearen ikurra duen logo bat eramango dute.

 

ALDATU:Behar bezala gauzatuz gero, BATZORDEAREN dinamika bera, jarduera egokia da. Hala ere, dinamika hori nahikoa ez bada, polita izango litzake aurreko proposamena gela bakoitzaren beharren arabera aldatzea eta gainontzeko gelekin partekatzea ikastetxe osoko bizitza BAKE gune bihurtzeko.

Bake keinua / Ekintza nagusia: Gela desberdinetako batzordeek jarduera egiteko orduan izandako sentsazioak eta zein ekintza burutu dituzten azaldu ditzakete.

 

Jarduera hau 2022ko Bakearen Kanpainaren esparruan proposatzen da: ZEU ZARA ALDAKETA